Menú especial en la temporada del txotx: vuelta por el monte, elaboración de sidra y comida
Descripción
Eventos / otros / 'Gozaztu Hernanin' / temporada del txotx / vuelta por el monte, elaboración de sidra y comida / Aiako Harria / Larre Gain / sidrería / tarifas / información y reservas
aia ocio hernani sidrería turismo temporada del txotx
Ficha
- Fuente: Urumeako Kronika
- Fecha: 2014-01-19
- Clasificación: 2.0. Sidrería
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-004632
Texto completo
`Gozatua Hernanin´ izena du planak, eta Hernaniko kultur ondarea modu atseginean ezagutzeko aukera ematen du. Aurrez egin behar da erreserba eta gutxienez 20 pertsonako taldea osatu behar da. Joan den igandean hasi zen Hernanin 2014ko txotx denboraldia. Sagardotegietara buelta egiteko ohitura tradizionala errotua dago herrian: menu bikaina jan eta nahi adina sagardo fresko edan. Ohitura honetatik haratago, turismoak, kulturak eta txotx garaiak bat egiteko saiakera bat bada azken urteetan. Horren harira, hiru planeko menu berezia osatu du aurten Gipuzkoako Parketxe Sare Fundazioak, Larre Gain sagardotegiarekin elkarlanean: Gozatua Hernanin: sagardogintza, sarobeak eta trikuharriak. Azaldu dutenez, Hernaniko kultur ondarea modu atseginean ezagutarazi nahi dute. Mendi ibilaldi gidatua, Aiako parkean barrena Mendi buelta gidatua da menuko aurreneko platera. Aiako Parke Naturalean mendi buelta antolatu dute, sailtasun gutxikoa. Saratseko leporantz abiatuko dira, inguruneko paisaia kulturala zuzen-zuzenean ezagutzeko: sarobeak eta trikuharriak dira ondare honetako izarrak. Ibilbidea bi ordu ingurukoa izango da. Bigarren parada, Larre Gain Bigarren plateraz dastatzera, Larre Gain sagardotegira itzuliko dira. Bertan izango du helmuga, mendi bueltak. Sagardogintza izango da Larre Gainen, gai nagusia. Egindako ibilaldian zehar sagardogintzarekin lotura zuzena duten zenbait gai landuko dituzte: sagastiak, sagarrondoaren zikloa... Larre Gaingo esperientzia ordea, haratago joango da: sagardoaren historia, egiteko prozesua, sagardoaren ezaugarri nagusiak, sagar jotzea, botilaratzea... azalduko dituzte bertan. Sagardora dedikatzen denak, edari honen funtsa zein den azaltzea izango da beraz, bigarren puntu honen helburu nagusia. Azalpen guztiak ordubete inguruan emango dituzte. Otordua, sagardotegian Eta ikasitako guztiaren ondorioa probatzea izango da menuaren ginda: sagardoa. Larre Gain sagardotegian otordu batekin bukatuko da plana. Otordua bazkaria edo afaria izan liteke. Denentzako modukoa Otorduaz aparte, hiru ordu inguruko jarduera da Gozatua Hernanin. Antolatzaileek diote, edonork parte hartzeko moduko plana dela, eta beti ere, aurretik eskatuta, moldatu edo egokitu litekeela. Herritar guztie zuzenduta antolatu dute, eta baita hezkuntzara formalki dedikatzen ez diren taldeei ere, euskaltegi eta elkarteei, esaterako. Urte guztian, aukeran Halako planek sagardotegi garaian tiradizo berezia badute ere, Gozatu Hernanin plana urte osoan egiteko aukera dago. Urrian larunbatetan, goizez edo arratsaldez. Azaroan, abenduan eta urtarrilean, asteartetik igandera, goizez. Eta otsailetik irailera, asteartetik igandera baita ere, baina goizez eta arratsaldez (igandeetan ez da afaririk ematen). Azken bi kasu hauetan, talde minimo bat osatzea eskatzen da, 20 pertsonakoa. Bestalde, gogoratu nahi dute jarduera hau banaezina dela, hau da, Larre Gain sagardotegian bazkaltzea edo afaltzea ezinbestekoa dela. Prezioa, adinaren arabera Kostuari dagokionean, helduek 33 euro ordaindu behar dituzte: 28 euro sagardotegi menua eta kafea dira, eta 5 euro irteera. Umeen kasuan, prezioa 31 eurokoa da: 28 euro sagardotegiko menua eta 3 euro irteera. Informazioa eta erreserbak Jardueraren inguruan informazio gehiago nahi duenak, edo erreserba egin, hiru modu ditu: 943 49 50 69 edo 943 55 58 46 telefonora deitu; arditurri@gipuzkoamendizmendi.net edo www.gipuzkoamendizmendi.net.