Sagardoaren lurraldea

‘Sagarra jo!’ abestuz ireki du txotx denboraldia Kalakanek

Descripción

Atzo izan zen txotx irekiera Astigarragan. Sagardo berria, lehorra, txinparta finekoa, orekatua eta freskagarria dela azaldu zuten.

sidrería alorrenea astigarraga kalakan protagonista sagardo berriaren eguna sidra sagardoetxea apertura del txotx

Ficha

  • Fuente: Urumeako Kronika
  • Fecha: 2014-01-16
  • Clasificación: 5.1. Aperturas txotx
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-004631

Texto completo

Atzo izan zen txotx irekiera Astigarragan. Sagardo berria, lehorra, txinparta finekoa, orekatua eta freskagarria dela azaldu zuten. modu berezian ireki zuten atzo astigarragako txotx denboraldia, kalakan musika taldeko kideek. munduan hain ezagun egin dituen sagarra jo! abestia ekarri zuten, aurreneko txotxa egiteko momentura. urteroko ohiturari ere eutsi zioten, «gora gure sagardo berria» esanez. jamixel bereauk azaldu zuen, sagarrak eta kalakanek beti izan dutela lotura berezi bat, eta baita sagardoak ere. halako momentu garrantzitsu bat eurekin ospatu nahi izatea «ohore bat» dela gaineratu zuen. txotx irekiera alorrenea sagardotegian egin zen eta bertan elkartu ziren astigarraga eta inguruko herrietako udal ordezkari, arduradun, sagardogile eta eragile mordoxka. fruitu freskoaren sentsazioa aurretik, prentsaurrekoa izan zen eta joxe angel goñi sagardogileen ordezkariak sagardo berriaren ezaugarriak azaldu zituen: «horiberdexka koloreko sagardoa da, lehorra, txinparta finekoa eta ahoan fruitu freskoaren sentsazioa uzten duena. sagardo orekatua, freskagarria eta arina zain dugu gure sagardotegietan».