Doce sidrerías y multitud de actividades para disfrutar de la temporada del txotx
Descripción
Eventos / otros / comienzo temporada txotx / sidra / sidrerías / actividades / descuentos / programa
ocio programa evento sidra sidrería txotx
Ficha
- Fuente: Urumeako Kronika
- Fecha: 2014-01-09
- Clasificación: 2.0. Sidrería
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-004630
Texto completo
Txotx irekiera igandean izango da, 12:30etan Plazan. Kontrako Eztarria saiokoak izango dira aurrenak tragoa edaten. Sagardogileek azaldu dute, uzta ez dela ona izan Euskal Herrian eta kanpoko sagarra ekarri behar izan dutela. Pozik daude lortutako emaitzarekin. Hastera dijoa txotx denboraldia. Igandean zabalduko dituzte kupelak Hernaniko 12 sagardotegiek. Urtero bezala, irekiera ekitaldia egingo da Gudarien plazan. 12:30etan, aurreneko tragoa egingo dute ETBko Kontrako Eztarria saioko kideek, eta ondoren gerturatzen den guztiak izango du aurtengo sagardoa probatzeko aukera. Egun osoko festa izango da igandean eta apirilera bitarte, hau da, txotx denboraldiak irauten duen bitartean, ekintza ugari izango dira Hernanin: Sagar Lasterra, Tolarea Kofradiaren Kapitulua, Sagar Martxa, turismoa bultzatzeko eskaintza bereziak... Horren guztiaren berri eman zuten atzo prentsaurrean, Txotx Batzordeko kideek. Autobusetan, Mugi txartela Luis Intxauspe alkateak azaldu zuen, txotx denboraldia oso garai garrantzitsua dela Hernanirentzat:. «Sagardoa ezagutu eta probatzeko garaia da eta jende asko etorriko da. Kanpokoen joan-etorriari erantzutea eta bertakoekin elkarbizitza hori ziurtatzea da gure ardura». Horretarako, zerbitzuak gehituko dituzte: udaltzainen zerbitzua, komun publikoak, kale garbiketa... Autobus zerbitzua ere izango da sagardotegietara joan-etorria egiteko. Gainera, aurten, Mugi txartelarekin ordaindu ahal izango dira bidaiak. Gozatu, baina errespetuz Alberto Blanco Kaxko elkarteko kideak, txotx denboraldiarekin eta bertan antolatutako ekintzekin gozatzera animatu zituen herritarrak, baina errespetuarekin jokatuz: «errespetatu bizilagunen lo egiteko eskubidea eta kaleak garbi mantendu». «Beti bezala, ahalik eta sagardorik onena egiten saiatu gara» Hernaniko sagardogileen izenean, Jon Peñak hitz egin zuen. 12 sagardotegi desberdin izan arren, ideia batek elkartzen dituela azaldu zuen: «Beti bezala, ahalik eta sagardorik onena egiten saiatu gara denok». Aurtengo sagardoari begira, honakoa azaldu zuen: «Ez da uzta ona izan Euskal Herrian eta kanpotik ekarritako sagarra gehitu dugu. Pozik gaude lortutako emaitzarekin eta seguru gaude gustoko sagardoa izango dela». Probatzeko gonbitea luzatu zuen. %15eko deskontuak, ostiraletan Turismoa bultzatzeko, hainbat egitasmo izango dira aurten ere: informazio puntua, bisita gidatuak, pakete turistikoa, esperientzia, tren berdea... Horiez gain, aurten eskaintza berezi bat izango da. Donostialdea eskualdeko hainbat ostatuk eta sagardotegik %15eko deskontua eskainiko dute txotx denboraldiko ostiraletan. Deskontua izateko, sagardotegiko otordua eta ostatuko egonaldia hartu beharko dira. Bi pertsonentzako erreserba egin behar da leku bakoitzean. Hernanin bi sagardotegik eta bi ostatuk hartuko dute parte: Iparragirre, Itxas-buru, Zinkoenea pentsioa eta Pardiola baserria. Txotx irekiera 11:00, suziriak. Apaxi ipuin kontalaria, arkupetan. 11:00-11:45, trikitilariak, kaleetan. 12:00, Kalez Kale Kantari, Plaza Berritik Gudarien plazara. Txalapartariak. 12:30, txotx irekiera, Plazan. 14:30, bazkaria, Larre-gainen. 18:30-20:30, erromeria, P. Berrin.