Sagardoaren lurraldea

Oportunidad para conocer la influencia de la polinización en la elaboración de la sidra mañana, pasado y el domingo

ocio semana santa astigarraga acción museo polinización sagardoetxea

Ficha

  • Fuente: Urumeako Kronika
  • Fecha: 2010-03-18
  • Clasificación: 3.5. Actividades
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-000460

Texto completo

Astigarragako Sagardoetxeak jarduera bereziak antolatu ditu martxoko zubirako eta Aste Santurako: erakustaldia eta sagardo muztioa egiteko aukera. Astigarragako Sagardoetxeak, hau da, Sagardoaren museoak, jarduera bereziak antolatu ditu martxoko zubia eta Aste Santua etxean pasatzea pentsatu dutenentzat. Sagardoetxea bisitatzeko aukeraz gain, antolatu dute erakustaldia eta sagardoa norberak egiteko aukera. Zubian polinizazioaren garrantzia ezagutzeko aukera Aitaren eguna dela eta, zubi egunak dira biharkoa, larunbatekoa eta igandekoa. Hori aprobetxatuz, Sagardoetxeak erakutsiko du nola eragiten dion polinizazioak sagardoari. Bisitariei erakutsiko diete polinizazioak duen garrantzia sagarraren produkzio onean. Horrez gain, baita ere izango dira bisita gidatuak, erakustaldiak eta Eusko Label eztiaren produktuen erakusketa. Aste Santuan sagardo muztioa egiteko aukera Aste Santuan ere zabalik izango da Sagardo museoa. Gerturatzen direnek sagardo muztioa euren eskuekin egiteko aukera izango dute: kizkiarekin sagarra jasoko dute, patsa egingo dute, sagarra pisoiekin joko dute eta eskuzko tolarean zanpatuko dute, muztioa lortzeko. Elaborazio prozesuarekin amaitutakoan, Euskal Herriko gazta ezberdinak probatzeko aukera izango dute. ORDUTEGIA: Martxoak 19-20: 11:00-13:30 eta 16:00-19:30 Martxoak 21: 11:00-13:30 Apirilak 1etik-10era: 11:00-14:00 eta 16:30-20:00 Apirilak 11: 11:00-14:00