Sagardoaren lurraldea

En 2013 las visitas se han incrementado un 6% en el Museo Igartubeiti

Descripción

Museos / Igartubeiti / número de visitas / incremento / actividades

caserio museo igartubeiti actividades museo

Ficha

  • Autor: Galilea
  • Fuente: El Diario Vasco
  • Fecha: 2014-07-23
  • Clasificación: 6.5. Museos
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-004591

Texto completo

Kontzertuak, tailerrak, lehiaketak, dokumentalak,Baserri eta Sagardo egunak... ez ziren falta izan iaz ere. Urtea amaitu eta 2013ko balentzea egiteko garaia iritsi da Igartubeitira, datuen arabera bisitarien igoera bat egon delarik. Museokoen hitzetan, 2012. urtearekin alderatuz, % 6ko igoera izan da bisitarien kopuruan Igartubeiti Baserri Museoan. Martxoa eta urria izan dira museoak bisitari gehien jaso dituen hilabeteak, «hauetan antolatzen ditugun jarduerak direla eta, Martxoan Bertsoa eta Sagardo Astea, alegia», diote. Ekintzei dagokienez, 2013.ean zehar ugari antolatu dira museoan. Musika kontzertua izan genuen, Antioko musikaldiarekin lankide-tzan, bertan Jurdana Otxoa, Maider Zapirain eta Ainhoa Franco hirukoteak osatzen duten Attrium taldeak kontzertua eskaini zuelarik Igartubeitiko dolarean, Zumarragako Antioko XXX. Musikaldiaren barne. Bestalde, aurten ere Sagardo Astea ospatu da, Yartu elkartearen eta Ezkio-Itsasako udalaren lankidetzarekin, aurreko ediziotan hasitako ildoari jarraituz, Josu Landak, Ezkioko Ostatuko sukaldariak sukaldaritza tailerra zuzendu zuelarik, parte hartzaileek, sagar, patata eta foie lasaina sagardo saltsarekin eta sagar tarta egiten ikasiz. Eta sagar zanpaketez gain, aurten ere, kirikoketa izan genuen Jo ala Jo Arizkungo elkartearen eskutik, eta baita an-tzespenak ere Yartu Kultur elkartearen eskutik.