Con el txotx de Oiharte mañana comenzará la temporada del txotx
Descripción
Eventos / otros / comienzo de la temporada del txotx / sidrería Oiharte / sidra / kupela / Zerain / características de la sidra / Iker Zubledia e Iban Urdangarin
tonel sidrería oiharte feria de la sidra sidra apertura del txotx zerain
Ficha
- Autor: Ion Muñoa
- Fuente: El Diario Vasco
- Fecha: 2014-01-09
- Clasificación: 5.1. Aperturas txotx
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-004565
Texto completo
Sagar urte bikaina izan ez bada ere, Oiharte aldeko kupeletan «sagardo gozoa datorrela» diote Bihar hasiko da aurtengo sagardotegi denboraldia Zerain aldean. Iluntzeko 8:30ean irekiko ditu ateak eta kupelak Oiharte sagardotegiak, eta umore ona lagun, sagardo berria probatu eta lagunartean ondo pasatzeko aukerarik ez da faltako. Otatza sagardotegiak, berriz, datorren astean, hilaren 17an, hasiko du denboraldia. Kupela irekierako aurtengo festan, Iker Zubeldia 'Txapi' eta Iban Urdangarin izango dira bertsolari gonbidatuak. Sagardotegiko plaza naturalean, sagardo berriaren inspirazioz eta Dani eta Pello trikitilarien laguntzaz, izango da zirirako eta adarrerako aukerarik. Sagardo «berri xamarra» Euskal Herrian sagar urte bikaina izan ez bada ere, Oiharte aldeko kupeletan «sagardo gozoa datorrela» dirudi Haritzek eta Maitek esan digutenez. «Oraindik berri xamarra dago, baina badirudi udaberri alderako sagardo polita egongo dela». Gainera, iaz lehen aldiz egin bezala, aurten ere sagardo ekologiko zertifikatua ekoitzi dute. Horrez gain, azken urteetako bideari jarraituz, eta herriko artzainen lanarekin bat eginez, aurten ere Zerainen bertan egindako Idiazabal gazta eskainiko dute Oiharten. Sagardo berria probatuz festarako gogoz dagoenak badu aukera ostiralean Zeraingo Oiharte sagardotegian. Eta behin denboraldia hasita, aitzakiarik ez da egongo Zerain aldera gerturatu eta txotxarekin gozatzeko