El grupo Kalakan ha inaugurado la temporada de sidra de Astigarraga
Descripción
Eguerdian abiatuko da sagardo denboraldia, Astigarragako Alorrenea sagardotegian egindako ekitaldian. Madonna abeslariarekin munduan barrena biran aritu ostean, Kalakan taldea Euskal Herrian izan da gaur, Astigarragako sagardo denboraldiari hasiera emateko.
sidrería alorrenea astigarraga kalakan protagonista sagardo berriaren eguna sidra sagardoetxea txotx
Ficha
- Autor: Luzia Zugadi
- Fuente: eitb.com
- Fecha: 2014-01-15
- Clasificación: 5.1. Aperturas txotx
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-004550
Texto completo
Eguerdian abiatuko da sagardo denboraldia, Astigarragako Alorrenea sagardotegian egindako ekitaldian. Madonna abeslariarekin munduan barrena biran aritu ostean, Kalakan taldea Euskal Herrian izan da gaur, Astigarragako sagardo denboraldiari hasiera emateko. "Gure sagardo berria" esanez zabaldu dute Astigarragako txotx denboraldiko lehen kupela. Aurretik, urtero bezala, Sagardoetxea Museoan, sagarrondo bat landatu eta prentsaurrekoa eskaini dute. Iaz, La Oreja de Van Gogh taldeak eman zion hasiera sagardo denboraldiari, eta duela bi urte Julian Iantzik. Besteak beste, Karlos Arguiñano, Reala, Aimar Olaizola, Andoni Luis Aduriz, Juan Martinez de Irujo, Jose Luis Korta eta Ainhoa Arteta ikusi ditugu azken urteotan urteko lehenengo sagardoa dastatzen. Esan bezala, aurten Kalakan arduratu da denboraldia zabaltzeaz. Ekitaldian, Andoni Gartzia Astigarragako alkatea ere izan da. 2013ko uzta nolakoa izan den azaldu, eta sagardoaren munduan jazotako gertaera garrantzitsuenen berri eman du Gartziak.