El grupo Kalakan abrirá la temporada de sidra de Astigarraga
Descripción
Urtarrilaren 15ean abiatuko da sagardo denboraldia, Astigarragako Alorrenea sagardotegian. Madonna abeslariarekin munduan barrena biran aritu ostean, Kalakan taldea Euskal Herrian izango dugu berriro, Astigarragako sagardo denboraldiari hasiera emateko.
sidrería alorrenea astigarraga kalakan protagonista sagardo berriaren eguna sidra sagardoetxea txotx
Ficha
- Autor: Luzia Zugadi
- Fuente: eitb.com
- Fecha: 2014-01-07
- Clasificación: 5.1. Aperturas txotx
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-004543
Texto completo
Urtarrilaren 15ean abiatuko da sagardo denboraldia, Astigarragako Alorrenea sagardotegian. Madonna abeslariarekin munduan barrena biran aritu ostean, Kalakan taldea Euskal Herrian izango dugu berriro, Astigarragako sagardo denboraldiari hasiera emateko. Hain zuzen ere, urtarrilaren 15ean irekiko dute denboraldia. Hogeita batgarren edizio honetan, Astigarragako Alorrenea sagardotegian egingo dute "txotx" aurrenekoz. Kalakan taldearen eskutik, "Gure Sagardo Berria" oihua entzungo da han, eta orduantxe zabalduko dute denboraldiko lehenengo kupela. Aurretik, urtero bezala, Sagardoetxea Museoan sagarrondo berri bat landatuko dute. Iaz, La Oreja de Van Gogh taldeak eman zion hasiera sagardo denboraldiari, eta duela bi urte Julian Iantzik. Besteak beste, Karlos Argiñano, Reala, Aimar Olaizola, Andoni Luis Aduriz, Juan Martinez de Irujo, Jose Luis Korta eta Ainhoa Arteta ikusi ditugu azken urteotan urteko lehenengo sagardoa dastatzen. Esan bezala, aurten Kalakan izango da denboraldia zabaltzeaz arduratuko dena, baina ekitaldian Andoni Gartzia Astigarragako alkatea ere izango da. 2013ko uzta nolakoa izan den azaldu eta sagardoaren munduan jazotako gertaera garrantzitsuenen berri emango du Gartziak.