Sagardoaren lurraldea

La estación de Fruticultura de Zalla ha organizado unas jornadas sobre la poda para dar inicio al año

Descripción

Urtarrilaren 25ean eta otsailaren 1ean izango da jardunaldion XXIV. edizioa; jardunaldi praktiko eta teorikoak egingo dira. Zallako Frutagintza Estazioak inausketaren inguruko jardunaldi batzuen bidez ematen dio hasiera 2014. urteari.

formación jornada sidra manzano txakoli zalla

Ficha

  • Fuente: Bizkaia.net
  • Fecha: 2014-01-16
  • Clasificación: 5.7. Formación
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-004521

Texto completo

Urtarrilaren 25ean eta otsailaren 1ean izango da jardunaldion XXIV. edizioa; jardunaldi praktiko eta teorikoak egingo dira. Zallako Frutagintza Estazioak inausketaren inguruko jardunaldi batzuen bidez ematen dio hasiera 2014. urteari. Jardunaldiak teorikoak eta praktikoak izango dira, eta urtarrilaren 25ean eta otsailaren 1ean izango dira. Organikoki Bizkaiko Foru Aldundiko Nekazaritza Sailaren menpean dagoen ehun urtetik gorako zentro honek jende ugari bildu ohi ditu urtero sasoi honetan antolatu ohi dituen jardunaldietan. Inausketaren teoria, frutarbolen inausketa, kiwiaren inausketa eta defentsa fitosanitarioa izango dira, besteak beste, urtarrilaren 25ean landuko diren gaiak eta, txakolina eta sagardoa upategian zelan egin, mahatsondoa zelan inausi mahastietan bertan eta defentsa fitosanitarioa, besteak beste, otsailaren 1eko jardunaldian. Defentsa fitosanitarioaren arloan, pestiziden erabilera iraunkorrari buruzko araudi berria azalduko da. Zallako Frutagintza Estazioko "Mahatsondo eta Frutarbolen Inausketari buruzko Jardunaldiak" XXIV. ediziora iritsi dira aurten. 600 profesional eta afizionatu inguru bildu ziren iazko jardunaldietan. Estazioak upategi esperimental bat du eta honako helburu hauek ditu: Bizkaiko frutazaintza eta mahastizaintza aztertu eta hobetzea eta, bestetik, Bizkaiko Txakolina eta Bizkaiko Sagardoa jatorrizko deiturei eta Frutazainen Elkarteari (Bialka) eta Txakolingileen Elkarteari (Bialtxa) teknologikoki lagundu eta baliabideak eskaintzea.