Sagardoaren lurraldea

Ha comenzada la temporada del txotx en la sidrería Saizar

Descripción

Eventos / otros / sidrería Saizar / comienzo temporada del txotx / Imanol Agirretxe

ocio imanol agirretxe sidrería saizar temporada del txotx apertura del txotx usurbil

Ficha

  • Fuente: Berria
  • Fecha: 2014-01-25
  • Clasificación: 5.1. Aperturas txotx
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-004518

Texto completo

Imanol Agirretxe Realeko jokalariaren txotxarekin hasi zuten atzo iluntzean Saizar sagardotegiko txotx garaia, Usurbilen (Gipuzkoa). Ondoren, han bildu zirenentzako afaria izan zen, eta Aitor Mendiluze eta Jexux Mari Irazu bertsolariek eta Xabier Solano trikitilariak girotu zuten gaua. Usurbilgo eta inguruko herrietako alkateek ere parte hartu zuten ekitaldi horretan, eta afaria herritarrei irekita egon zen. Usurbildarra da Agirretxe jokalaria ere, herriari oso lotutakoa. Txotx garaia ofizialki hasi duten lehen aldia izan da Saizarren aurten. Ibilbide luzeko sagardotegia da Saizar. Usurbilen jarrita dauzkan sagastietatik lortzen du ekoizpenaren zati handi bat, eta, sagardoaz gain, beste zenbait produktu ere eskaintzen ditu, likoreak eta ozpinak, esaterako.