Sagardoaren lurraldea

El grupo Kalakan ha inagurado la temporada del txotx

Descripción

Sagardo “freskagarri, orekatua eta arina” upeletik dastatzen lehenak izan dira Astigarragan.

sidrería alorrenea astigarraga kalakan protagonista sagardo berriaren eguna sidra sagardoetxea txotx apertura del txotx

Ficha

  • Fuente: Berria
  • Fecha: 2014-01-15
  • Clasificación: 5.1. Aperturas txotx
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-004516

Texto completo

Sagardo “freskagarri, orekatua eta arina” upeletik dastatzen lehenak izan dira Astigarragan. Madonnak egin ditu ezagun Kalakan taldekoak, hain zuzen, abeslariaren azken birara eraman duten Sagarra jo abestiak, eta orain sagardo garaia aurkeztea egokitu zaie, Astigarragan (Gipuzkoa). “Ohorea” izan da, Jamixel Bereauk Kalakan-eko gainerako kideen izenean esan duenez, “Euskal Herriarentzat horren garrantzitsua den sasoi honetan”. Ekitaldi horretan eurak egotea “logikoa da”, beti izan dutelako harremana sagarraren inguruarekin, “Sagarra jo abestia horren lekuko”. Sagardoaren ezaugarrien berri eman du, berriz, Jose Angel Goñi Sagardun ekoizleen taldeko bozeramaileak. Hamar milioi litro sagargo ekoitzi dituzte aurten, iaz antzera, nahiz eta Frantziatik eta Galiziatik sagarra ekarri behar izan duten iazko udaberriko eguraldi txarrak eta uda beroak eraginda. Ekoizpena, oro har, “irregularra” izan da. Sagardoaren inguruan antolatu dituzten ekitaldiak aipatu dituzte, eta dagoeneko sagardotegietan 3.000 lagun inguruk izena eman dutela jakinarazi dute, Txotx.info-n: http://www.txotx.info