Al grito de "Gure sagardo berria", ha dado comienzo la nueva temporada
Descripción
2014an dastatuko dugun sagardoa lehorra, txinparta finekoa eta ahoan fruta freskoaren sentsazioa utziko diguna izango da. Horixe da adituek diotena, eta denera hamar milioi litro inguru sagardo ekoiztu dira Euskal Herrian.
sidrería alorrenea astigarraga kalakan protagonista sagardo berriaren eguna sidra sagardoetxea manzana txotx temporada del txotx apertura del txotx
Ficha
- Fuente: Aiurri
- Fecha: 2014-01-15
- Clasificación: 5.1. Aperturas txotx
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-004507
Texto completo
2014an dastatuko dugun sagardoa lehorra, txinparta finekoa eta ahoan fruta freskoaren sentsazioa utziko diguna izango da. Horixe da adituek diotena, eta denera hamar milioi litro inguru sagardo ekoiztu dira Euskal Herrian. Asteazkenean, urtarrilak 15, 2013ko uztaren eta sagardo berriaren ezaugarriak aurkeztu zituzten Astigarragako Sagardoetxea Museoan. Jarraian, Astigarragako Alorrenea sagardotegian “Gure Sagardo Berria” oihu egin zuten Kalakan musika taldeko kideek. Amets Arzallus Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiko txapeldunak eta Sustrai Colina bertsolariak ere ekitaldian parte hartu zuten. Sagardoetxeak xehetasun handiz aurkeztu ditu iazko sagardoaren ezaugarriak. Hauexek: SAGARDOA “Uda amaierako hezetasunak sagarren elementu aromatikoen kontzentrazio egokia ahalbidetu du, zuku arinak eta freskagarriak lortuz. 2013ko uztak Euskal Herrian 10 miloi litro sagardo inguru ekoiztea ahalbidetu du, iazko antzeko kopurua”. Dastaketa eta gero horrela deskribatu dute sagardoa: Hori-berdexka koloreko sagardoa. Uztaren hartzidura azkar eta erabatekoak, lehorra, txinparta finekoa eta ahoan fruitu freskoaren sentsazioa uzten duena. Sagardo orekatua, freskagarria eta arina. SAGARRA Orokorrean, sagarraren ekoizpena iazkoa baino txikiagoa izan da. Azpimarratzekoa da ekoizpen ona izan duten sagastien multzo handiena Gipuzkoako ipar-ekialdean kokatu dela, hau da, Asteasu-Adunatik Irun-era bitartean. “Hamahirugarren urtez jarraian, irailaren hasieran Gipuzkoako sagasti ezberdinetan kontrol bat egin genuen sagarren egoera nolakoa zen jakin ahal izateko. Hala, Gipuzkoako zenbait sagasti jarraitu genituen eta denera 14 barietate kontrolatu ziren: Aritza, Errezila, Gezamina, Goikoetxe, Manttoni, Moko, Mozolua, Patzolua, Txalaka, Udare Marroi, Urdin, Urtebi Haundi, Urtebi Txiki eta Verde Agria”. 2013ko uztaren ezaugarriak hauexek dira: 2013 uztako sagarraren heldutasunaren egoera aste bat atzeratu da iazko urtearekin alderatuta. Aurten loraldia berandu etorri da eta denboran oso luzea izan da. Udaberria euritsua izan da eta uda lehorra izan dugu, Gipuzkoa barnealdean batik bat. Almidoiaren erregresioaren indizea azken hamar urteetako baxuena izan da. Lehorteak eta beroak, fruituen erortze garrantzitsua eta sagarren tamaina txikitzea eta beren pisua gutxitzea eragin dute lursail batzuetan, barnealdean batik bat”. Sagardoarena etengabe garatzen eta berritzen ari da sektorea hamabost mila sagarrondoen landaketarekin, Fraisoroko Laborategiko dastaketa sentsorialeko panelaren martxan jartzearekin eta Zubietako Finkako galtzeko zorian dauden sagar barietateen berreskurapenarekin.