Sagardoaren lurraldea

El Sagardo Eguna no se celebra sólo en Usurbil

Descripción

Eventos / Sagardo Eguna / Euskal Herria / calendario

calendario evento euskal herria sagardo egunak

Ficha

  • Fuente: Noaua aldizkaria
  • Fecha: 2009-05-01
  • Clasificación: 5.2. Días de la sidra
  • Tipo documento: Revistas
  • Procedencia: A33
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-000450

Texto completo

Udaberriarekin batera, han eta hemen ugaritu egiten dira festak eta ospakizunak. Maiz, sagardoa da jai askotako protagonista. Usurbilgo Sagardo Eguna aitzindaria izan bazen, gaur egun Euskal Herriko txoko askotan ospatzen da antzeko egunik. Eta ikusiko duzuenez, urte osoko kontua da sagardoarena, ez soilik udaberrikoa. Maiatzak 30 Pasai-Antxo Sagardo Eguna. Sagardo dastatzea egiten da, bertsolari, txalapartari eta txarangek azoka alaitzen dute. Alkartasuna Dantza Taldeak antolatzen du. Maiatzak 31 Aia Udaletxeak antolatuta, Nekazaritza eta Abeltzantza Azoka ospatuko da, eta bertan, sagardoa eta txakolina dastatzeko aukera izango da. Ekainak 6 Donostia Gipuzkoako sagardogileen sagardorik onenek Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatutako Sagardo Lehiaketan parte hartuko dute, Donostiako Gastronomiako Euskal Anaiartean. Ekainak 21 Orio Orioko Bisigu Egunean, sagardoa eta txakolina dastatzeko aukera izango da. Orioko Udaletxeak eta Arkupe Merkatari Elkarteak antolatzen dute. Ekainak 26 Mutiloa Mutiloako jaien barruan sagardo probaketa egingo da. Uztailak 25 Azpeitia Santio Egunean Azpeitian Baserritarraren Eguna ospatzen da. Plaza Nagusian eskualdeko ganaduaren azoka ospatzen da eta sagardo eta gazta lehiaketa egiten da. Uztailak 26 Astigarraga Santa Ana eguna izango da Astigarragan eta, bertan, Sagardo Eguna ospatuko da, egiten diren sagardo egunetan zaharrena dena. Abuztuak 1 Ondarroa Nekazaritza eta Artisautza Azoka. Baserriko produktuen erakusketa eta salmenta izango dira, hala nola, sagardo eta haragi dastaketa. Abuztuak 7 Zumaia Baserriko Produktuen Erakusketa egingo dute Zumaian, eta marmitako txapelketa eta sagardo dastatzea. Abuztuak 22 Lekeitio Nekazaritza eta Artisautza Azoka. Baserriko produktuen erakusketa eta salmenta izango dira eta sagardo eta haragi dastaketa. Abuztuak 29 Elgoibar Nekazaritza eta Abeltzantza Erakusketa, sagardoa dastatzeko eta herri kirolen erakusketa ikusteko aukera izango da. Irailak 2 Bidegoian Sardinak, sagardoa eta txakolina dastatzeko aukera. Irailak 5 Donostia Euskal Jaia Donostiako Sagardo Eguna ospatuko da Euskal Jaien barruan. 50 sagardo egile, 10.000 sagardo botila eta 7.000 baso. Gipuzkoako Sagardo Egile Elkarteak eta Donostiako Kultura eta Turismo Bulegoak antolatzen dute. Irailak 20 Hernani Tolarea Gipuzkoako Sagardo Naturalaren Kofradiak, Sagar eta Sagardo Eguna antolatzen du. “Zizarra” edo sagardo gozoa eta herriko sagardoa dastatzeko aukera izaten da, eta sagar mota desberdinen erakusketa, sagar biltzea eta tolare zaharreko instrumentuen erakusketa. Irailak 26 Irura Sagardo Dastaketa festetan. Urrian, Ezkio-Itxason Igartubeiti Baserrian museoko Sagardoaren Astea ospatuko da Ezkio-Itsason. Tolarearen martxajartzea, sagardoaren elaborazio prozesua, dastaketa, Kortabarria familiaren antzezlanak eta sagar erakusketa ikusgai izango dira. Urrian, Eibarren Eta Kitto elkarteak Eibarko Sagardo Eguna antolatzen du. Azaroak 14 Ermua XX. Nekazaritza Azoka ospatuko da Ermuan. Bertan, fruitu, barazki, gazta, ezti, ogi, sagardo eta txakolin onenen lehiaketa izango da. Azaroan, Baionan Lurrama Azoka ospatzen da Baionan eta bertan, sagardo dastaketa egiten da. Gipuzkoako Sagardogileen Elkartearen laguntza jasotzen du. Azaroan, Arizkunen Kirikoketa Besta ospatzen dute Arizkunen. Bertan sagardoa tolare zaharrean egiten dute eta sagar muztioa dastatzen da. Jo ala Jo Taldeak antolatzen du. Abenduak 6 Errezil Errege Sagarra edo Errezil- Sagarraren Eguna ospatzen da Errezilen. Bertan errezil-sagarra eta bere deribatuak (postreak, sagardoa, etb.) saltzen dira. Azokaz gain, sagardoaren elaborazio prozesua egiten da. Abenduak 13 Usurbil Santo Tomas azokan Babarrun eta Sagardo Lehiaketa ospatzen da. Abenduak 26 Zestoa IX. Gazta eta Sagardoaren Lehiaketa ospatzen da.