Sagardoaren lurraldea

Calendario práctico de actividades del manzanal

Descripción

Sagardun / publicaciones / boletín / manzanal / calendario práctico actividades / formación del árbol / enfermedades y plagas

publicaciones boletín formación enfermedad sagardun manzanal

Ficha

  • Autor: Aitor Etxeandia
  • Fecha: 2008-09-01
  • Clasificación: 3.6. Publicaciones
  • Tipo documento: Revistas
  • Procedencia: K151-4
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-000045

Texto completo

Datozen hiruhilabeteetan sagastiak bere fruituak emango dizkigu eta apurka-apurka bere jarduera begetatiboa motelduko du, erabat gelditu arte, geldialdi begetatiboan sartuz. Egin beharreko lanak garrantzitsuak dira: URRIA ARBOLEN FORMAZIOA Hilabete honetan sagar uztak jarraituko du. Uzta noiz egin erabakitzeko hiru sistema ezberdin erabili ohi dira, sagarren heldutasuna neurtzeko: Mamiaren gogortasuna neurtuta, penetrometro baten bidez. Azukrearen kantitatea neurtuta, refraktrometro baten bidez. Almidoiaren erregresioa neurtuta, sagarrak zehatz moztu eta iodoarekin bustita. GAITZAK ETA IZURRITEAK Armiarma gorrien neguko errunaldia amaieran dago. Arrautzak bi geruzek babestuta daude, negua arazorik gabe igarotzeko. Horregatik, garai honetan haien kontrako tratamendurik egitea alferrik da. AZAROA ARBOLEN FORMAZIOA Uzta bukatu da eta hostoak erortzen hasten dira. Arbolak sustraietatik azken elikagaiak hartuko ditu. Garai honetan ez zaio ezer egiten arbolari. GAITZAK ETA IZURRITEAK Kobre tratamendu bat egiteko garai onena da. Horrela, ahal den neurrian, onddo txar batzuez garbituko dugu arbola. Adibidez gorrina, monilia, zurina, txankroa, fi toftora... Fitoftora edo lepo usteldura izanez gero, sustraien goiko aldea zuritu behar da eta kobrez “margotu” brotxa bat erabilita, txerto punturaino. Gero, lurrarekin estali berriro. ABENDUA Arbolak landatzeko asmoa badugu eta lurra prestatu gabe badugu, orain egin beharko dugu, lurra egoera onean aurkitzen bada noski. Egin beharreko lanak hauexek dira: Lurzorua garbitu Ur gehiegi izanez gero: drainatze lanak egin Subsolatu Lurpeko ongarriketa Errotaitzurra pasa ARBOLEN FORMAZIOA Inausketaren hasiera da. Arbola gazteetan formazio inausketa bat egingo dugu, aukeratutako gidatze sistemaren araberakoa. Arbola helduetan fruktifi kazio inausketa bat egingo dugu, aireberritzea eta argitasuna bilatzeko. GAITZAK ETA IZURRITEAK Arboletan geratu diren fruituak lurrera botako ditugu ahal den neurrian, bere deskonposaketa errazteko. Txankroz beteriko adarrak mozten baditugu, sagastitik aterako ditugu, hurrengo udaberrian infekzio iturri bat ez izateko. Aitor Etxeandia Azpiazu