Hasta el domingo, gastronomía y cultura unidos
Descripción
Sagardoetxea / actividades / exposición / arte / sidra / horario / tarifas / Obras de arte en el mundo sidrero / público / degustaciones gastronómicas / barrikote
ocio arte astigarraga barrikote degustación acción exposiciones museo horario sidra sagardoetxea tarifa
Ficha
- Fuente: Urumeako Kronika
- Fecha: 2011-12-09
- Clasificación: 3.5. Actividades
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-004492
Texto completo
Sagardogintzari buruzko artelanak ikusgai egongo dira, eta produktu gastronomikoak dastatzeko aukera ere izango da; egunero, igandera arte. sagardoaren kultura zabaltzeko asmoz, Astigarragako Sagardoetxea esperientzia gastronomiko-kulturala ari da eskaintzen abenduko zubi osoan zehar. Hori bultzatzeko asmotan, batetik, erakusketa jarri dute sagardogintzaren inguruan egindako artelanekin; eta bestetik, barrikotea egiten dute egunero, gaztain eta sardina zaharrek lagunduta. Larunbatera bitartean, museoa goiz eta arratsalde egongo da zabalik: 11:00etatik 13:30etara eta 16:00etatik 19:30etara. Igandean berriz, goizez egongo da, 11:00etatik 13:30etara. Egurrezko tailak, argazkiak, bitxiak... guztiak sagardogintzari buruz Eskualdeko artistek sagardogintzaren inguruan egindako artelanak dira Sagardoetxean ikusgai jarri dituztenak, igandera bitartean: egurrezko tailak, argazkiak, ilustrazioak, bitxiak, eskulturak... Ikusi nahi dutenek Sagardoetxera gerturatu besterik ez dute, sarrera doan baita. Muztio eta likoreez gain, barrikotea ere bai Urtean zehar Sagardoetxean egiten dituzten bisita gidatuetan, muztioa eta likorea ematen die probatzeko bisitariei. Abenduko zubian ordea, sagardoaren uzta berriko barrikotea ere eskaintzen diete. Edateaz gain, tripa gaztain eta sardin zaharrekin betetzeko aukera ere izaten da. Guztia, 5 euroan.