Sagardoaren lurraldea

Erakusketa eta dastaketa gastronomikoak, aste osoan

Descripción

Sagardogintzarekin erlazionatutako obra ezberdinak egongo dira ikusgai gaurtik abenduaren 11 bitarte, eta uzta berriko barrikoteak, gaztain eta sardin zaharrekin.

ocio arte astigarraga barrikote degustación acción exposiciones museo invierno sidra sagardoetxea

Ficha

  • Fuente: Urumeako Kronika
  • Fecha: 2011-12-03
  • Clasificación: 3.5. Actividades
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • Signatura: P12-22
  • »
  • Código: NA-004491

Texto completo

Sagardogintzarekin erlazionatutako obra ezberdinak egongo dira ikusgai gaurtik abenduaren 11 bitarte, eta uzta berriko barrikoteak, gaztain eta sardin zaharrekin. astigarragako sagardoetxeak, sagardoaren kulturan oinarritutako esperientzia gastronomiko-kulturala eskainiko du gaurtik hasita datorren igandera bitarte. hau da, sagardogintzarekin lotutako artelan ezberdinekin erakusketa bat egongo da eta horrez gain, barrikoteak antolatu dituzte sargardo berriko uztarekin, eta gaztain eta sardina zaharrek lagunduta. ‘sagardogintzako artelanak’ erakusketa, doan sagardoetxeak eskaintzen duen erakusketan, sagardogintzarekin erlazionatutako eskualdeko artista ezberdinen obrak egongo dira ikusgai: egurrezko tailak, eskulturak, ilustrazioak, argazkiak, margolanak, bitxiak... horiek guztiak ikusteko aukera izango da eta sarrera doan da. barrikotea, 5 euroren truke sagardoetxeko bisita gidatuetan, orain arte, sagardo, muztio eta likore probaketa eskaini ohi da. abenduko aste honetan, berriz, horrez gain, sagardoaren uzta berriko barrikoteak eskainiko dituzte, gaztain eta sardin zaharrekin lagunduta. guztia, 5 euroren trukean izango da. egun guztietan irekita sagardoetxea, abenduko jaiegun hauetan irekita egongo da eta ordutegia goiz eta arratsaldekoa izango da, gaurtik larunbatera: 11:00etatik 13:30etara eta 16:00etatik 19:30etara. datorren igandean berriz, hau da, abenduaren 11n, goizez bakarrik egongo da irekia: 11:00etatik 13:30etara.