Curso para cuidar bien los manzanales
Descripción
Sagardoetxea Museoa / Friasoro / curso / formación / manzanales / cuatro módulos
formación fraisoro formación curso sagardoetxea manzanal
Ficha
- Fuente: Noaua aldizkaria
- Fecha: 2009-05-01
- Clasificación: 5.7. Formación
- Tipo documento: Revistas
- Procedencia: A33
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-000449
Texto completo
Sagardogile, sagardozale eta sagar-ekoizleei zuzendutako ikastaroa antolatu dute Astigarragako Sagardoetxeak eta Zizurkilgo Fraisorok. Helburua, sagasti bat ondo zaintzeko ezagutzak zabaltzea. Maiatzean hasi eta abendura bitarte luzatuko da ikastaro teoriko-praktikoa. Ikastaroa Astigarragako Sagardoetxean eskainiko da. Alde teorikoa landuko da baina baita alde praktikoa ere. Horregatik, lau zatitan banatuta egongo da ikastaroa; sagasti baten jarraipenean eta zainketan garrantzia duten lau momentuen arabera. Loraldia, inausketa, izurriteen jarraipena, muztio ezberdinen azterketa... Ikastaro honetan landuko diren kontuak izango dira. A) Fruituen kudeatzea Maiatzak 20 (10:00-14:00) -Loraldia eta kuajatzea. -Ekoizpena erregulatzea. Alternantzia. -Fruituen bakanketa. Kurtsoko irakaslea Aitor Etxeandia izango da. B) Zainketa udan Ekainak 17 eta Ekainak 18 (10:00-14:00) - Inausketa berdea. - Eskuz egindako bakanketa. - Gaixotasun eta izurriteen jarraipena. - Txerto-motak. Kurtsoko irakasleak: Aitor Etxeandia eta Josu Osa. C) Tolareko sagarraren heltzea dastatzea, analitika Irailak 17 eta Irailak 18 (10:00-14:00) - Sagarraren heltzea. - Azukrearen eta almidoi regresioaren garapena. - Sagar dastatzea. - Muztio desberdinen errendimendu eta analitika. - Praktikak. Ikastaro honetako irakasleak Aitor Etxeandia eta Xabier Kamio izango dira. D) Neguko inausketa Abenduak 17 eta Abenduak 18 (10:00-14:00) - Fruituak emateko inausketa. - Inausketa motak. Irakaslea: Yves Barranco. Izena-emateko Fraisorora deitu behar da Ikastaro teoriko-praktiko honetan izena emateko, Itsasmendikoi Fraisorora deitu behar da, telefono zenbaki honetara: 943 692 166.