Sagardoaren lurraldea

XXVIII Sagardo Eguna, acércate y degusta

Descripción

Eventos / Sagardo Eguna / XXVIII Sagardo Eguna de Astigarra / 45 sidreros / pinchos / organizadores / cata de sidra / Mikel Garaizabal enólogo

organizadores evento mikel garaizabal pincho sagardo egunak

Ficha

  • Fuente: Noaua aldizkaria
  • Fecha: 2009-05-01
  • Clasificación: 5.2. Días de la sidra
  • Tipo documento: Revistas
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • Signatura: A33
  • »
  • Código: NA-000448

Texto completo

Hogeita zortzigarren edizioa izan arren, badira sekula aldatzen ez diren gauzak; bertaratzen direnen sagardo egarria eta jai girorako gogoa edota antolatzaileekin batera, zerbitzatzen ari direnen ahalegin eta pazientzia! Hogeita zortzigarren ediziora ailegatuko da igandean, Sagardo Eguna. Urteetan aurrera doa bai, baina beste behin, betiko indarrarekin eta bertaratzen direnei ahalik eta harrera onena egiteko prest dator maiatzaren 24an. Pilotaleku zein Dema plazan kokatuko diren 45 sagardogileren postuetatik barrena osteratxo ederra egin ahal izango da. Zentzumen guztien gozamenerako. Sagardo Egunak ohiko postuez gain, aurten ere, gutxienez beste bi eskenatoki nagusi izango ditu. Goiz pasa horretan ezin baita ahaztu, edariaz gain, jatekoa ere egongo dela Askatasuna plazan. Pintxo gozoak, sagardo edanari laguntzeko. Gainera, pilotalekuan indarrak baino sagardoa botatzeko batzuek zein besteek duten abilezia neurtuko da, urteroko txapelketaren bidez. Jo eta su lanean Sagardoa ahitu edota postuak biltzeko garaia ailegatu arte bestalde, jo eta su arituko dira lanean sagardo botatzaileak. Zerbitzatzeko mahaian edalontzien mugimendua etengabekoa izango da. Aurten hain zuzen, txertatu nahi zituzten berrikuntza batzuk tarteko, sagardo botatzen aritu nahi zutenak Sutegin hilaren 20an burutzekoa zen bilkurara deitu zituzten antolatzaileek. Bazkalostean, txaranga eta erromeria giroa Hitza eman eta betetzen duten horietakoak izan behar, izenari erreparatuta behintzat. “Jun da jo” txarangako kideek alaituko dituzte arratsaldeko lehen orduak. Akabera emateko, erromeria giroa nagusituko da pilotalekuan, Ostolaza eta Pujanarekin. Hortik aurrera, norbere kontu noiz eta nola amaituko duen eguna. Girotzeko, dastatze-saioa Berrikuntza gisa, aurtengoan Sagardo Eguneko antolatzaileek dastatze saioa prestatu dute Artzabalen. Ostiralean, maiatzak 22, Mikel Garaizabal enologoa gonbidatu gisa izango duen afaria burutuko da. Iluntzeko 20:00etan ekingo zaio ekitaldiari. Jada txartelak erostera joateko berandu da, maiatzaren 19a baitzen horretarako antolatzaileek finkatu zuten azken eguna.