"Laboratorio estacional + el árbol de la memoria"
Descripción
Sagardoetxea / Día Internacional de los Museos / Museos y memoria / actividades / programa/ degustación de sidra / el árbol de la memoria / laboratorio estacional
ocio astigarraga degustación acción día de los museos museo árbol de la memoria sagardoetxea laboratorio de la temporada
Ficha
- Fuente: kulturklik.euskadi.net
- Fecha: 2013-05-17
- Clasificación: 3.5. Actividades
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-004474
Texto completo
Ekitaldi mota: Jardunaldiak Data: 2011-05-18 Ordua/Ordutegia: 11:30 Lekua: Sagardoetxea. Sagardoaren Museoa. Kale Nagusia, 48 , Astigarraga (Gipuzkoa) Prezioa: Doan Maiatzaren 18an XXXIII. Museoen Nazioarteko Eguna ospatuko da “Museoak eta Memoria” gaitzat hartuta eta Sagardoetxean urtaro bakoitzerako sorturiko laborategiaren aurkezpena burutuko dugu. Sagardoetxeak urtaro bakoitzerako laborategia garatu du, bisitariei sagardoaren elaborazio prozesuko sekretu guztiak erakusteko. Honela, maiatzaren 18an eta Museoen Nazioarteko Egunarekin bat eginez, laborategi honen aukezpena burutuko dute Eugenio Elorza, Aitor Etxeandia, Fabienne Feutry eta Josu Osa adituek Sagardoetxean goizeko 11:30etan eta urte sasoi bakoitzean garatu beharreko lanak azalduko dizkigute: - Udaberrian: Polinizazioa eta erleen mundua. - Udaran: Ilargiaren eragina udako inausketan. - Udazkenean: Sagarraren heldutasuna eta sagardoaren eta sagar muztioaren analisia. - Neguan: Landaketa, txertaketak eta inausketa. Museoen Nazioarteko Egunerako, Sagardoetxeatik “Oroimenaren zuhaitza” jarduera berezia antolatu dugu bisitari guztientzat. Egun horretan museora bertaratzen direnek, sagardoaren elaborazio prozesu guztia ezagutzeko aukera izango dute urtaroko bakoitzerako laborategi honen bitartez. Honela, urte sasoi bakoitzean (udaberria, udara, udazkena eta negua) garatu beharreko lanak eta sagardoaren elaborazio prozesuko sekretu guztiak ezagutzeko aukera izango dute bisitariek. Bisitaren amaieran, bisitari bakoitzak bisita hoberen identifikatzen duen eta bere memorian gordeko duen hitza hosto batean idatziko du eta bisitari guztien artean eginiko ekarpenekin, Sagardoetxeako “Oroimenaren zuhaitza” sortuko dugu. Bisitak egun osoan zehar izango dira, sagardo dastaketa egongo da eta museorako sarrera doakoa izango da. Webgunea: Sagardoetxea. Sagardoaren Museoa Telefonoa: 943550575