Sagardoaren lurraldea

Los museos vascos han celebrado el Día de los Museos con actividades especiales

Descripción

Museos / Día Internacional de los Museos / Museos y memoria / actividades / Musoe de Arqueología de Bilbao / Museo Oiasso / Sagardoetxea / D'Elikatuz / Artium Museo

d'elikatuz actividades día de los museos museo museo oiasso sagardoetxea

Ficha

  • Autor: Lander Muñagorri Bilbao
  • Fuente: Berria
  • Fecha: 2011-05-17
  • Clasificación: 6.5. Museos
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-004452

Texto completo

'Museoak eta memoria' lelopean ospatuko da Nazioarteko Museoen Eguna bihar, munduko hainbat museotanMundu osoko museoek euren eguna ospatuko dute bihar, eta Euskal Herriko museo gehienek egingo dute bat deialdi horrekin. Aurtengo Nazioarteko Museoen Egunaren leloa Museoak eta memoria da. Mezu horrekin, museoek euren barnean dituzten objektuekin istorio ugari eta lekuan lekuko memoria gordetzen dutela azpimarratu nahi dute. Objektu horiek gure kultur eta natur ondarearen adierazpenak dira; horietako batzuk hauskorrak dira, eta beste asko arriskuan daude. Horretarako, memoria indibidual eta kolektibo hori ezagutzeko, Museoen Nazioarteko Egunarekin bat egingo duten museoetara doan sartu ahal izango da. Horretaz gain, museoek hainbat ekimen berezi egingo dituzte. Bilboko Arkeologia Museoak, esaterako, doako bisita gidatuez gain, galdera joko bat proposatuko die bisitariei. Arabako Natura Zientzien Museoak, berriz, 25 urte beteko dituela eta, ekitaldi bereziak antolatu ditu baita ere, doako bisita gidatuez gain. Natur zientziak gizarteratzeko tailerrak egingo dituzte bihar, eta, gauean, 20:30etik aurrera, Gasteiz Big Band taldeak kontzertua emango du Jimmy Jazz eszena aretoan. Irungo Oiasso erromatar museoak (Gipuzkoa) arkeologian sakontzeko ekimenak antolatu ditu. Biharko eta larunbaterako antolatu ditu ekitaldi guztiak. Aurkikuntza arkeologikoei aplikatzen zaizkien tratamenduei buruzko erakusketa bat egingo dute; era horretan, Irunen egin diren azken aurkikuntza arkeologikoak bertatik bertara ezagutzeko parada izango dute bisitariek. Ingurutzeta meategietara irteera egitea ere proposatuko die bisitariei; 17:00etan abiatuko dira. Larunbatean, berriz, altxorraren bila ibiliko dira bertan biltzen diren bisitariak, 12:00etatik aurrera, museoaren sekretuak ezagutzeko. Astigarragako Sagardoetxean (Gipuzkoa), urtaro bakoitzarentzako sortutako laborategi bat aurkeztuko dute. Urtaroko laborategian, une bakoitzean sagardoaren prozesuaren nondik norakoak azalduko dituzte. Eugenio Elorza, Aitor Etxeandia, Fabienne Feutry eta Josu Osa adituek emango dute horren berri, 11:30etik aurrera. Biharkoa egun ona bada ere edozein museo bisitatzeko, hain justu Ordiziako D'elikatuz museoa bisitatzeko izango da egun aparta biharkoa. Museo horretan elikagaiak eta gastronomiako atalak lantzen dituzte. Ordiziako feriaren garapena ere erakusten dute bertan, eta, bihar, asteazkena izanik, Goierriko herri horretan ere feria eguna izango da, asteroko legez. Iruñeko Nafarroa museoan, Zaragueta fotógrafos erakusketaren inguruko hitzaldia emango dute. Erakusketaren nondik norakoak xehe-xehe azaltzeko, bertan izango da Francisco Javier Zubiaur komisarioa. Horrez gain, Karlista museoan haurrentzako tailerrak egingo dituzte, gure historia gaztetxoei zabaltzeko. Baita asteburuan ere Museoaren Eguna aste erdian suertatu denez, museoek eskaintzak asteburuetan ere egin dituzte. Joan den asteburuan hainbat ekimen egin ziren, eta datozenean ere beste hainbeste egingo dute beste museo batzuek. Gasteizko Artium museoak, esaterako, eskaintza berezia egingo du ostiral eta larunbatean. Museoek gizarteen kultur ondareak gordetzeko egiten duten lan garrantzitsua nabarmentzeko, Museoa eta oroitzapena(k) ekimena antolatu dute. Ostiralean, 19:00etan, Fernando Castrok hitzaldia egingo du, eta, hori amaitutakoan, Sugandila buztana erakusketa inauguratuko dute. Bertan bisita gidatuak izango dituzte ikusleek asteburuan. Larunbatean, berriz, dantzako inprobisazioak egingo dituzte zenbait erakusketaren inguruan. Ember taldeak eta Izaskun Santamaria, Jorge Lastra, Helena Golab eta Amaia Pascual dantzariek hartuko dute parte bertan. Amaitzeko, 21:30ean, Bartzelonako L'escombrofonica taldeak kontzertua eskainiko du museoan.