El Día Internacional de los Museos en Sagardoetxea
ageda zeberio demostración eugenio elortza día de los museos museo
Ficha
- Fuente: KulturWeb
- Fecha: 2009-05-14
- Clasificación: 6.5. Museos
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-000441
Texto completo
Datorren Maiatzaren 18an XXXI. Museoen Nazioarteko Eguna ospatuko da “Museoak eta Turismoa” gaitzat hartuta eta hori ospatzeko, Sagardoetxea Museoak "Erleen Mundua eta Polinizazioa" jarduera berezia antolatu du. Bertaratzen direnek erleen mundua, polinizazioa eta eztia egiteko teknikak ezagutzeko aukera izango dute, Eugenio Elortza eta Ageda Zeberio erlezainek (Segurako Labeldun Eztiaren ekoizleak) egingo dituzten erakustaldien bidez. Erakustaldiak egun osoan zehar izango dira, eta Sagardoetxeatik, astigartar guztiei Maiatzaren 18an arratsaldez museora gerturatzeko gonbidapena luzatzen diegu, sarrera doan izango baita bisitari guztientzat 16:30-19:30etara bitartean (beste orduren batean etortzeko gurekin harremanetan jartzea beharrezkoa da).