En la feria del domingo, 55 productores de alubias y 19 de sidra en pugna
Descripción
Eventos / otos / Santo Tomás / Usurbil / concurso de sidra / concurso de alubias / Noaua! Kultur Elkartea / premios
otros evento santo tomás premios usurbil
Ficha
- Fuente: Noaua aldizkaria
- Fecha: 2013-12-20
- Clasificación: 5.8. Otros
- Tipo documento: Revistas
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-004396
Texto completo
Marka guztiak hautsi ditu aurtengo Santo Tomas Azokak. Inoizko parte hartze handiena izan dute, igandean ospatuko diren babarrun eta sagardo txapelketek. 55 babarrun ekoizlek eta 19 sagardo ekoizlek eman dute izena, atzora arte zabalik zegoen epearen barruan. Igandean jakingo da epaimahaiak zer erabaki duen. Momentuz dakiguna, lehia estua izango dela eta amaieran, sei ekoizle sarituko dituztela. Hiruna ekoizle, txapelketa bakoitzean. Irabazleak ez dira esku hutsik joango: 1. Sarituarentzat: 150 euro+tapela. 2. Sarituarentzat: 90 euro. 3. Sarituarentzat: 50 euro. PERRATZE ERAKUSTALDIA, IXABEL AGIRRESAROBEREN EMANALDIA... NOBEDADEEN ARTEAN Babarrun eta sagardo txapelketetako sari banaketa igande eguerdian ospatuko da frontoian. Baina lehenago zabalduko da Santo Tomas Azoka. Goizeko 11:00ak alderako hurbildu zaitezte frontoi eta Dema plaza ingurura, NOAUA! Kultur Elkarteak nobedadeekin hartuko zaituzte eta. Haurrak izango dira aurtengo protagonistetako batzuk. Etxeko txikienen zain izango da Ixabel Agirresarobe, 11:30etatik aurrera Dema plazan. NOAUA!ri aurreratu dioenez, Santo Tomas egunean giroturiko istorioak dakartza usurbildarrak. "Ezagutzen dut Donostiako Tomaxa izeneko amon bat, oso maitea dudana. Hark kontatzen dit urteetan Santo Tomasetan nola ibili den. Berak han gertatutakoak eta berari kontatu dizkioten kontuak ekarriko ditut Usurbila", aurreratu du Agirresarobek. Berrikuntza gehiago. Gonbidatu berezi bat izango dugu frontoian, erakustaldi bat egitera dator. Joxe Aizpurua, Asteasuko Olarreaga Goiko baserrikoa, Bizkarreko idi parea perratze lanetan jardungo da azokan. Zereginotarako materiala ere erakusgai jarriko du. EPERRA IKASTOLA LAGUNTZEKO ELKARTASUN KANPAINAREN AMAIERA Sohütako (Zuberoa) Eperra ikastola laguntzeko, azken asteotan Zuberoako produktuz hornituriko otarren salmenta bideratu dute Nafartarrak taldekoek. Usurbildarren aldetik jasotako laguntzaren berri emango dute, igandeko Santo Tomas Azokan. Nafartarrak taldekoek kantu-jira berezia antolatu dute gainera, Kantu Taldekoekin elkarlanean. Eta hau guztia gutxi ez eta, jan edanik ez da faltako noski; taloak, gaztainak, sagardoa... Hitz gutxitan, igandean azokara etorri eta gozatu! Abenduak 22, igandea Goizean zehar: -Jan edana; sagardoa, gaztainak, taloak, pintxoak dastatzeko aukera. -NOAUA!ko postua: produktuen salmenta eta bazkidetza egiteko aukera. -Perratze lanen erakustaldia. 11:30 Ixabel Agirresaroberen ipuin kontaketa saio Dema plazan. 12:00 Santo Tomasetako kantu-jira. 12:30 “Senideon besarkada herritarrei” ekitaldia Sutegin. Ondoren, Nafartarrak taldekoen ekitaldia. Gero, sagardo eta babarrun txapelketetako sari banaketa.