A partir de mediados de mes, comienzo de la temporada del txotx
Descripción
Eventos / XXI Sagardo Berriaren Eguna / Astigarraga / sidra / temporada del txotx / degustación / pintxotx/ programa
astigarraga degustación programa evento pintxotx sagardo berriaren eguna sidra
Ficha
- Fuente: Urumeako Kronika
- Fecha: 2013-12-29
- Clasificación: 2.1. Sidra
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-004392
Texto completo
Sagardo Berriaren Eguna urtarrilaren 15ean izango da: ekitaldia, txotx irekiera eta pintxotx antolatu dituzte. Zinea, antzerkia, ludoteka, Jabetze Eskolak... ere izango dira, urtarrilean. Astigartarrak prest dira urteko zita inportantenerako: Txotx Irekiera. Urtarrilaren 15ean hasiko da 21garren sagardo egunarekin. Handik aurrera, eta maiatza bitartean, zabalik izango dira sagardotegietako kupelak. Txotx Eguna antolatu dute aurten ere, irekiera eguna indartuz. Eguerdiko 12:00etan, Andoni Gartzia Astigarragako Alkateak egingo du aurkezpena Kultur Etxean. Sagardoaren uzta berria aurkeztuko du eta sagarraren eta sagardo berriaren ezaugarriak emango ditu. Alorrenea sagardotegira gerturatuko dira guztiak ondoren, irekiera nagusira. Bertan zabalduko da aurten denboraldia, ofizialki, aurreneko kupela irekita. Iluntzean berriz, Pintxotx antolatu dute Txotx Egunari amaiera emateko. 18:00etatik 20:00etara izango da, herriko tabernetan lehendabizi, eta elkarte eta sagardotegietan, ondoren.