Sagardoaren lurraldea

Gamioxarre dolaretxea, martxan

Descripción

Jendetza bildu da Arizkunen Kirikoketa bestaren karietara. Sagardoa antzina bezala egin dute, sagarrak eskuz txikituz. Ondoren zukua dastatu, kirikoketa jo, eta besta jarraitu dute.

arizkun otros degustación lagar programa evento gamioxarrea jo ala jo kirikoketa kirikoketa besta manzana

Ficha

  • Autor: Iker Tubia
  • Fuente: Berria
  • Fecha: 2013-11-02
  • Clasificación: 5.8. Otros
  • Tipo documento: Prensa
  • Procedencia: Gipuzkoako Foru Aldundia - Iñaki Larrañaga
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • Signatura: P30-130
  • »
  • Código: NA-004350

Texto completo

Kirikoketa besta ospatzen ari dira Arizkunen. XVIII. mendeko Gamioxarre dolaretxean lanean ibili dira goizean herriko gazteak, sagardoa antzina egiten zen modura sortzen. Arratsaldean bestak jarraituko du. Gaur goizean sagarrei jo eta jo ibili dira Arizkunen ( Nafarroa). Goizeko hamaikak aldera ailegatu dira gazteak Gamioxarre dolaretxera, eta jornala adostu ondoren, lanean ibili dira jo eta su. Antzina egiten zuten bezala, sagardoa modu tradizionalean egin dute. Inguruan jendetza bildu da, haietariko asko argazkiak eta bideoak grabatzen. XVIII. mendeko Gamioxarre txiki geratu da kanpotik joandako guziak hartzeko. 1.600 kilo sagar txikitu ondoren, multzo batean jarri eta zukua ateratzeko makina muntatu dute. Hiru ardatzek presioa egiten zuten txikitutako sagarren gainean. Ondoren, fruitutik ateratako zukua kupelean sartu dute, eta ingurukoei dastatzeko aukera eman diete. Lan mardula bukatuta, Kirikoketa jo dute, txalapartaren antzeko perkusio tresna. Sagarrak txikitzeko makil luzeekin egurrezko ohol baten gainean erritmoak egin dituzte hiru gaztek. Baztango 13 sagardo ekoizleren produktuak ere izan dira Gamioxarren, eta horretaz gainera, Nafarroako sagardoak eta taloak jateko aukera izan da. Herri bazkariaren ondoren, karrikadantza eginen dute. 20:00etan dolaretxera itzuliko dira Andoni Tolosa Morau abeslariak eskainiko duen kantaldira, eta bigarren estutzea eginen dute, nahi duenak parte har dezan. Eguna bukatzeko Afu eta Trikidantz taldeen kontzertua izanen da.