Terrón
Descripción
Eventos / otros / XIV. Kirikoketa besta / Arizkun / manzana / Jo ala Jo kultur taldea / programa / degustación mosto de manzana / degustación sidra / kirikoketa / lagar de gamio del siglo XVIII / terrón
arizkun degustación lagar programa jo ala jo kirikoketa kirikoketa besta manzana
Ficha
- Autor: Jakoba Errrekondo
- Fuente: Argia aldizkaria
- Fecha: 2013-11-24
- Clasificación: 5.8. Otros
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-004347
Texto completo
Kirikoketa bestaren aitzakian, Baztan aldeko gazteek Arizkungo Gamioxarreko dolare barrokoan sagardoa egiten dute. Lana besta eta besta lana, denetarako gai dira. Aurtengoan, hor ikusi nuen leiho koskan, sagardotzen ari zen muztioz betetako barrikotea. Jendeari eskatu ahala ematen zioten dastatzera. Niri ontziaren gaineko zuloa estaltzen zuen zotal antzekoak atentzioa eman. Eta edaria partitzen ari zenari galdetu eta ez zotala ez, zohia omen zen. Aitak erakutsia omen zuen: gaineko zulotik arnasa tamainan hartzeko lehenik oihala eta gainean zohia. Zotala baino lodiagoa izaten omen da.