Sagardoaren lurraldea

El sábado celebraron en Arizkun la "XIV. Kirikoketa besta"

Descripción

Eventos / otros / XIV. Kirikoketa besta / Arizkun / manzana / Jo ala Jo kultur taldea / programa / degustación mosto de manzana / degustación sidra / kirikoketa / lagar de gamio del siglo XVIII / Arizkun

arizkun otros degustación lagar programa evento jo ala jo kirikoketa kirikoketa besta manzana

Ficha

  • Fuente: ttipi.net
  • Fecha: 2013-10-20
  • Clasificación: 5.8. Otros
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-004344

Texto completo

Gamioko dolare barrokoan sagardogintza erakustaldia antolatu du Jo ala Jo elkarteak. Jo ala Jo kultur taldeak hamalaugarren urtez antolatutako Kirikoketa Besta Arizkunen ospatuko dute azaroaren 2an. Egun osoko ekitaldiekin batera, XVIII. mendeko Gamioko dolare barrokoan sagardogintza erakustaldia ere eginen da. Larunbat goizeko 10:30etik aitzinera eginen da sagardogintza erakustaldia. 11:40ean ibilaldia eta ate irekiera eginen dira. 11:15ean sagar jotzea, lehen estutzea, zuku dastaketa eta kupelaratzea. Lanak akitutakoan kirikoketa jotzea eginen da. Baztango etxeetako sagardo eta zukuen lehen dastaketa eta Nafarroako Sagardoaren dastaketa eginen dira. Segidan bazkari herrikoia izanen da. Ospakizunean, herri musikariak eta dantzak, erraldoiak, taloak, artisauak, Bidasoaldeko hazien sarea, kontzertuak eta bertze hainbat ekitaldi izanen dira. 18:30ean Karrikadantza dantzatuko da. 19:00etan bigarren estutzea eta bidenabar, musika zuzenean kupelategian. 22:00etan kontzertua, Kirikoketa bestaren hamalaugarren edizio hau akitzeko.