Sagardoaren lurraldea

No han faltado la sidra, los productos de caserío y el deporte rural en las fiestas de Martutene

caserío otros evento deportes rurales sidra

Ficha

  • Autor: Aritz Sorzabal
  • Fuente: Irutxuloko Hitza
  • Fecha: 2013-10-13
  • Clasificación: 5.8. Otros
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-004331

Texto completo

Urtero, Pilar egunean egin ohi dute sagardo festa eta azoka Martuteneko jaietan. Aurten, ordea, jaiak egun bat gehiago luzatzeko, igandean ospatu dute auzoko jaien egun handia, Pilar egunaren biharamunean. Hain zuzen ere, ehundaka pertsona bildu dira Arantzazuko Ama ikastolaren jolastokian. Sagardoa, baserriko produktuak, herri kirolak, trikitilariak, Arraun Lagunak elkartearen postua… ez da ezer falta izan igande goizean, Donostiako auzoetako jaien sasoiari amaiera egokia ipintzeko, Amara Berrin asteburu honetan egin duten bezala. Euskal Herriko harrijasotzaileen harri txikien txapelketa ere jokatu dute ikastolaren jolastokian. Lau harri-jasotzaile lehiatu dira, eta Aimar Irigoien izan da onena. Errezilgoa indartsuena izan da Koadroa (125 kilo), Zilindro-kopa (125 kilo), Kubikoa (112,5 kilo) eta Bola (100 kilo) harriekin egindako hiru minutuko txandetan.