El sábado se pune marcha el proyecto 'Hip-hip Urri!'
Descripción
Sagardoetxea / actividades / 'Hip-hip Urri!' / museos / Donostia / actividades culturales / oferta cultural / música / danza / cuenta cuentos
baile donostia acción hip hip urri museo música sagardoetxea
Ficha
- Autor: Jose Escudero
- Fuente: Berria
- Fecha: 2013-10-02
- Clasificación: 3.5. Actividades
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-004303
Texto completo
Urriko asteburuetan kultur jarduerak izanen dituzte 6 eta 14 urte arteko haurrek; Donostia 2016k sustatu du egitasmoa. Donostiako urte osoko kultur eskaintzari eskaintza berezia gehituko zaio hilabete honetan. Hip-hip Urri! egitasmoaren barruan, 6 eta 14 urte bitarteko haurrei eta haien familiei eskainitako doako kultur jarduerak izango baitira asteburu honetatik aurrera. Larunbatean abiatuko da egitasmoa, 10:00etan, eta hilabete bakar batean 58 jarduera egingo dira. Donostia 2016k sustatu du egitasmoa, Ikertze Kultur Elkartearen eta Donostia Kulturaren laguntzarekin. Haurren eta gazteen artean kultura kontsumitzeko joera sustatzea da Hip-hip Urri! egitasmoaren helburua. Egitaraua atzo aurkeztu zuten, eta, nabarmendu zutenez, antzerkia, musika, dantza, ipuin kontalariak eta beste hainbat jarduera izango dira nagusi. Antolatzaileen arabera, kultura kontsumitzen txikitatik ikasi behar dute haurrek, eta horretarako ezin aproposagoak izango dira prestatu dituzten ekintzak. Baina haurrena soilik ez, gazte kuadrillen kultur kontsumoa ere sustatu nahi du egitasmoak; beraz, 14 urte baino gehiagoko herritarrek ere izango dute aukerarik. Ekintzarik gehien datorren asteburuan izango da: urriaren 5 eta 6an. Bisita gidatu ugari antolatu dituzte; besteak beste, Aquariumera, Kutxa Aretora, Koldo Mitxelenara, Kristinaeneara, Eureka zientzia museora, sagardoetxe batera... Igeldoko parkean ibiltzeko aukera ere izango dute partaideek. Horrez gain, txokolate jateak eta bestelakoak ere izango dituzte. Pailazo lanetan, berriz, Gari, Montxo eta Joselontxo ariko dira. Musikak ere protagonismo berezia izango du. Europarekin elkarlanean October Children proiektuaren barnean dago Hip-hip Urri! Donostian, ordea, bertako izena jarri nahi izan diote. Herbehereetan sortu zen October Children, 2011n. Izandako arrakasta ikusirik —15.000 familiak parte hartu zuten—, Berlinen (Alemania) ere egin zuten iaz. Aurten, berriz, Donostia eta Riga (Letonia) gehitu dira proiektura. Datozen urteetan Europako hiri gehiago gehitzea espero dute, eta urria Kultura eta Haurtzaroaren Nazioarteko Hilabetea bihurtzea. Tokiko kultura sustatzeaz gain, Europako herrialdeen artean kulturaren inguruko lankidetza eta trukea sustatu nahi du October Children egitasmoak. Goizean deklaratutako hamalauetatik hamar libre utzi ditu epaileak, eta lauri bermea jarri die 2 Barcina, oposizioaren oposizio 3 Herrira-k dio "Espainiaren ahuleziaren isla" dela jasandako polizia operazioa 4 Onik aurkitu dituzte Hiru Erregeen Mahaian galdutako hiru bizkaitarrak 5 Bermeoko bi arrantzale epaitu dituzte Senegalen, bi hilabete espetxean izan ondoren