Este sábado, 7 de spetiembre, XVIIII Sagardo Eguna de Donostia
Descripción
Eventos / XXVIII. Sagardo Eguna / Donostia / programa / Asociación de Sidra Natural de Gipuzkoa / UPV / Urtebi haundi / Gezamina / manzana / sidra monovarietal / karreto barrika / Domingo Arina (enólogo)
domingo arina donostia programa upv evento gezamina asociación de sidra natural de gipuzkoa carreta-barrica sagardo egunak sidra manzana manzana urtebi haundi
Ficha
- Fuente: sagardotegiak.com
- Fecha: 2013-09-02
- Clasificación: 5.2. Días de la sidra
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-004298
Texto completo
Donostiako XXVIII. Sagardo Eguna Irailaren 7an ospatuko da Konstituzio Plazan eta 40 sagardotegietako sagardoaz gain, 2013ko uztako lehen muztioa dastatu ahal izango dugu. Sagar mota batez eginiko sagardoak ere izango ditugu. Aurten Elkarte Gastronomikoak Omenduko dira. Donostiako Sagardo Eguna izango da irailaren 7an, Konstituzio Plazan, goizeko 11.00etatik 14.00etara. Gipuzkoako 40 sagardogile bilduko dira, Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteak antolatuta eta Donostia Kulturaren laguntzarekin. Donostiako Euskal Jaien barruko ekitaldia izango da eta urteroko moduan, Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteko 40 sagardogile izango dira bertan, beren sagardorik onena dastatzera emanez, Plazako arkupean jartzen diren postuetan. Donostiako Sagardo Eguna Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteak antolatzen du, Donostiako Udalarekin eta Donostia Kulturarekin elkarlanean. 2013ko lehen muztio karreto-barriketan Garai batean egiten zen moduan, idi pareak karreto-barrika edo Galera eramango dute Konstituzio plazara, 2013ko uztako lehen muztioarekin. Karreto-barrika Loiola kaletik aterako da eta Konstituzio Plazara arteko bidea egingo du. Bidean, jendeak lehenengo muztioa dastatzeko aukera izango du, ume, nagusi nahiz heldu; izan ere, garai batean sagardoa ez ezik muztioa edateko ohitura ere bazen sagarra jo berritan. Konstituzio plazan, txalapartariek egingo diete harrera, eguerdiko 12.00etan kirikoketa batekin eta sagardogile guztiek, gonbidatuek eta omenduek ohorezko topa egingo dute ordu horretan, plazako oholtza aurrean. Sagar mota bakarreko sagardoak Aurtengo Sagardo Egunean, azterketa bateko lehen emaitza ezagutu eta dastatu ahal izango dute inguratzen direnek: sagar mota bakarrez egindako sagardoak. Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteak, EHUko kimika fakultateak eta sektoreko enologo eta teknikari talde batek hasi dute azterketa eta lehenengo emaitza dastatu ahal izango da larunbatean: 11:00etatik 12:30etara, Konstituzio Plazako liburutegi zaharreko ekitaldi aretoan (sarrera San Jeronimo kaletik). Omenduak, elkarte gastronomikoak Donostiako Sagardo Egunean Elkarte Gastronomikoak omenduko ditu aurten Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteak, bai lehen eta bai orain sagardoaren kontsumoaren alde egindako lana errekonozitzeko helburuarekin. Elkarte Gastronomikoen ordezkari Gaztelubide eta Euskal Billera Elkarteetako lehendakariei emango zaie oroigarria, urtez urte bi elkarte hauetan egiten baita Sagardo Egun ondorengo bazkaria, eta esker ona azaltzeko aprobetxatu nahi du aukera Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteak. Sagardo Eguna, helburuak eta bereizgarriak Donostiako Sagardo Egunaren bereizgarrietako bat da, Gipuzkoako sagardotegi gehienetako sagardoa izaten dela aukeran eta sagardogileak berak direla etxeko sagardorik hoberenak zerbitzatzera inguratzen direnak. Horrek aukera emango dio sagardozaleari nahi dituen sagardoak dastatzeaz gain, sagardogileekin hitz egin eta iritziak trukatzeko. Sagardoaren lagungarri izango dira bakailao tortila, txorixo pintxo eta gazta pintxoak aurten ere. EGITARAUA 10.45 Karreto-barrika idi pareak tiratuta aterako da Loiola kaletik. Karreto-barrikan uzta berriko lehenengo sagar muztioa eramango dute eta jendeari dastatzera ematen joango dira. 11.00 Sagardo Egunaren hasiera. Edalontzi salmenta eta dastatzea hasiko da. 11.00-12.30 Sagar mota bakarreko sagardoen azterketa eta dastatzea Konstituzio Plazako liburutegi zaharreko ekitaldi aretoan. 12.15 Karreto-barrikak eta idi pareak plazara iritsiko dira. Kirikoketak egingo dio ongietorria eta argazki ofiziala aterako da sagardogile, gonbidatu eta omenduekin. 12.30 Omenaldia egingo zaie Elkarte Gastronomikoei dantzari eta txistulariekin. Bertsolari saioa egongo da. 14.15 Dastatzea bukatuko da. Trikitilariak arituko dira festa guztian zehar Konstituzio plazan.