Unai Gaztelumendi ha contado en bertsos la historia de las sidrerías de la Parte Vieja
Descripción
Sidrería / Parte Vieja de Donostia / historia / bertsos / Unai Gaztelumendi / Día del Kizki
bertsolarismo donostia historia kizki eguna sidrería
Ficha
- Fuente: Irutxuloko Hitza
- Fecha: 2013-09-15
- Clasificación: 6.4. Betsolarismo
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-004282
Texto completo
Unai Gaztelumendi bertsolariak Parte Zaharreko sagardotegi zaharren historia kontatu du bertsotan. Konstituzio plazan ospatu duten Kizki Eguna dela eta, bisita gidatua egin dute auzoan zehar. Udal Txistulariekin batera abiatu dira Fermin Kalbeton kaleruntz. Egosari tabernan gelditu dira lehendabizi. Sagardotegia zena 1983an itxi zutela azaldu du bertsotan Unai Gaztelumendik. Eta sagardotegia beheko pisuan zegoela ekarri du gogora, goiko pisuan ikaztegi bat baitzegoen. Ondoren Ikatz kalera joan dira. Kortadi aroztegi eta sarraila dendan gelditu dira, eta bisitan parte hartu dutenei, sagardotegi izandako lokala ikusten utzi diete. Hiru belaunaldiz egon zen bizirik sagardotegia. Handik metro gutxira, sagardotegi izandako beste toki bat erakutsi dute: Arrano Beltza elkartea. Barruan, paretan zintzilik dauden zenbait argazkik gogora ekartzen dute leku honen iragana: hainbat pertsona agertzen dira irudietan, kupelaren inguruan.