Sagardoaren lurraldea

Egun osoko festa bihar, tolaretako lanen hasiera ospatzeko

Descripción

Eventos / XIII. Sagar Uzta / Astigarraga / peograma / elaboración del primer mosto / sidra / recogida de manzana / feria de la manzana / trabajos en el lagar / Rally Fotográfico digital

ocio rally fotográfico astigarraga feria lagar fiesta de la manzana sagar uzta sidra

Ficha

  • Fuente: Urumeako Kronika
  • Fecha: 2013-09-28
  • Clasificación: 5.3. Fiestas de la manzana
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • Signatura: P14-29
  • »
  • Código: NA-004281

Texto completo

Sagar Uzta ospatzen ari da Astigarraga egun hauetan. Bihar izango da egun haundia. Aurtengo berritasuna, gazta dastaketa gidatua. 2013/09/28 - Larunbata Sagarra bildu eta tolaretako lanei ekiteko garaia da eta hori ospatzen ari dira Astigarragan. Urtero bezala, Sagar Uzta jaialdia antolatu dute. Ostegunean hasi ziren pintxo-potearekin. Sagarraren eratorriekin egindako pintxoak probatzeko aukera izan zen. Atzo, berriz, Euskal Herriko sagarren kata gidatua egin zuten Roxario Jatetxean. Dena dela, egun potoloa biharkoa izango da. Aurreneko muztioaren elaborazioa Plazan izango da festa bihar, goizetik arratsaldera bitarte. Sagar tarta lehiaketa eta argazki lehiaketa izango dira hasteko. Ohi bezala, aurtengo uztako aurreneko muztioaren elaborazioa ere egingo dute eta probatzeko aukera ere izango da. Horrez gain, sagardotegien arteko sagar bilketa txapelketa egingo dute. Eta aurten, berritasun bezala, gazta dastaketa gidatua antolatu dute. EGITARAUA Ekintza guztiak Plazan. 10:30-12:00 Sagar tarta lehiaketarako tartak entregatzea frontoian. 10:30-12:00 VI. Sagar Uzta Argazki Rally Digitalean izen-emateak frontoian. 11:00-13:00 Gazta dastaketa gidatua haur eta helduentzat (izena emateko: 943 550 575 / info@sagardoarenlurraldea.com). 11:00-13:30 Haurrentzako tailerrak eta jolasak. 11:00-14:00 Sagarraren azoka: - Sagarren erakusketa, dastaketa eta salmenta. - Sagardo dastaketa. - Saski, txertaketa, etabarren erakustaldiak. - Produktu gastronomikoen salmenta. - Muztio dastaketa herrian zehar karreto barrika eta trikitilariekin. 11:00 2013 uztako lehen muztioaren elaborazioa. Sagar biltzea, jotzea eta zanpatzea. 12:30 Sagar dantza eta kirikoketa. 13:00 Txalaparta eta urteko lehen muztioaren dastaketa. 13:30 Sagardotegien arteko sagar bilketa txapelketa. 14:00 Sagar tarta lehiaketa eta sagar bilketa sari banaketa. 14:30 Herri bazkaria Gure Izarra elkartean