El tiempo aguantó y ayer la gente se mojó de sidra
Descripción
Eventos / otros / Euskal Jaiak / Hernani / Sagardo eta Sagarraren Eguna / degustación de sidra / exposición de diferentes manzanas / Heraniko 12 sagardotegiak
otros degustación evento euskal jaiak hernani
Ficha
- Fuente: Urumeako Kronika
- Fecha: 2013-09-16
- Clasificación: 5.8. Otros
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-004279
Texto completo
Herritar ugari bildu da bi egunotan, Euskal Jaietako ekintzetan. Atzo ere, asko gerturatu ziren Plazara sagardo eta trikitixarekin gozatzera. Euri mehatxua izan arren, eutsi egin zion atzo azkenean eguraldiak eta giro ederrean joan ziren Plazan, sagardo probaketa eta Gazteen Trikitixa Txapelketa. Jende ugari gerturatu zen pintxo eder, sagardo trago eta trikitixa doinuekin gozatzera. Hain zuzen, Hernaniko 12 sagardotegietako sagardoa izan zen aukeran. Trikitixa Txapelketan, berriz, Gipuzkoako 5 bikotek hartu zuten parte eta Aretxabaletako Beñat Ganboak eta Arrasateko Leire Etxezarretak irabazi zuten (137,50 puntu). Bigarren postuan, Zestoako Alaitz Urdalleta eta Errezilgo Alaia Etxabe geratu ziren (122 puntu). Eider eta Lierni Tolosa ahizpa hernaniarrek hirugarren postua lortu zuten (115,25 puntu). Tilosetan, pelota partiduak Tilosetako frontoian ere herritar ugari bildu zen. Bi partidu jokatu ziren. Palaz: Goikoetxea eta Arrietak 25-22 irabazi zieten Mancicior eta Huiziri. Eskuz: Urkizu eta Lizeaga 22-16 nagusitu zitzaizkien Arrieta eta San Sebastiani. Giro ederrean joan dira Euskal Jaiak.