La oferta de hoy: txistu, pelota, sidra y trikitixa
Descripción
Eventos / otros / Euskal Jaiak / Hernani / Sagardo eta Sagarraren Eguna / programa / degustación de sidra / exposición de diferentes manzanas
otros degustación programa evento euskal jaiak hernani
Ficha
- Fuente: Urumeako Kronika
- Fecha: 2013-09-15
- Clasificación: 5.8. Otros
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-004278
Texto completo
Gaur izango da Euskal Jaien bigarren eta azken eguna. Besteak beste, Sagarra eta Sagardoaren eguna eta Trikitixa Txapelketa antolatu dituzte. 2013/09/15 - Igandea Euskal Jaiek jarraipena izango dute gaur, eta atzo baino ekintza gutxiago egongo diren arren, ez da girorik faltako. Txistua, pelota, sagardoa eta trikitixa izango dira gaurko protagonistak. Tolare Kofradiak Sagarra eta Sagardoaren eguna antolatu du eta Kriskitiña dantza taldeak, Gazteen Trikitixa Txapelketa. Atzo egun osoan ibili zen jendea kalean, giro ederrean: abere azokan, taloak jaten, antzinako jokoetan, kantuan, dantzan... EGITARAUA 09:00 diana Txistulari Bandarekin. 11:30 pilota partidak Tilosetan. 11:30 sagardo probaketa, pintxoekin, Gudarien plazan. Parte hartzaileak: Hernaniko 12 sagardotegiak. 12:00 erakusketa: sagarra kizkiarekin nola bildu. 12:00 XV. Gazteen Trikitixa Txapelketa gudarien Plazan. 12:30 sagardoa nola egiten den azalduko du Barkaiztegiko Joxe Mari Irizarrek. * Sagar desberdinen erakusketa.