Sagardoaren lurraldea

El domingo, variedad de sidra de todas as sidrerías de Hernani

Descripción

Eventos / otros / Euskal Jaiak / Hernani / Sagardo eta Sagarraren Eguna / degustación de sidra / sidrerías de Hernani / programa / exposición de manzanas / kizki / recogida de manzanas

otros degustación programa evento exposiciones euskal jaiak hernani kizki sidrería

Ficha

  • Fuente: Urumeako Kronika
  • Fecha: 2013-09-10
  • Clasificación: 5.8. Otros
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-004277

Texto completo

Sagarra eta Sagardoaren festa izango da igandean, Euskal Jaien barruan. Sagardo probaketaz gain, sagarra kizkiarekin nola biltzen den eta sagardoa nola egiten den erakutsiko dute. Euskal Jaiak izango dira asteburu honetan Hernanin eta urtero bezala, igandean Sagarra eta Sagardoaren festa izango da. Tolarek antolatu du, Gipuzkoako Sagardo Naturalaren Kofradiak. Besteak beste, 11:30etan, Hernaniko 12 sagardotegietako sagardoak probatzeko aukera izango da, Plazan. Pintxoak ere izango da sagardoari laguntzeko. Sagardotegiak honakoak dira: Akarregi, Alberro, Altzueta, Elorrabi, Goiko-Lastola, Iparragirre, Itxasburu, Larregain, Olaizola, Otsua-enea, Rufino eta Zelaia. 12:00etan, sagarra kizkiarekin nola biltzen den erakutsiko dute. Eta 12:30etan, sagardoa nola egiten den azalduko du Joxe Mari Irizarrek, Barkaiztegi sagardotegikoak. Sagar desberdinen erakusketa Sagar mota desberdinen erakusketa ere izango da. Aukera ederra sagar desberdinak ezagutu eta probatzeko.