Sagar Uzta - Fiesta de la Manzana 2013
Descripción
Eventos / XIII. Sagar Uzta / Astigarraga / programa / pintxo-pote / cata guiada de maznanas / fiesta de la manzana / sidra
astigarraga programa evento pincho pote fiesta de la manzana sagar uzta sidra
Ficha
- Fuente: Gipuzkoan.info
- Fecha: 2013-09-23
- Clasificación: 5.3. Fiestas de la manzana
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-004270
Texto completo
Sagar Uztak XIII. edizioa beteko du aurten, eta urteroko moduan, tolaretako lanen hasiera ospatuko du, azarora bitartean luzatuko den lana. Antolaturiko jarduerak irailaren 26, 27 eta 29ean ospatuko dira. Datu orokorrak Antolatzailea Lotura interesgarriak Udalherria: Astigarraga Lekua: Astigarraga Hasiera: 2013/09/26 Amaiera: 2013/09/29 Sagardoetxea. Euskal Sagardoaren Museoa Kale Nagusia, 48. (20115) Astigarraga Telefonoa: 943 550 575 Faxa: 943 550 575 Weba: http://www.sagardoetxea.com/ Emaila: info@sagardoetxea.com Museo de la sidra / Sagardoetxea Sagardoaren Lurraldea - El territorio de la sidra Sagar Uzta jaiaren jarduera nagusiak irailaren 26, 27 eta 29an ospatuko dira jende guztiarentzako prestaturiko eta sagarraren eta sagardoaren kulturan oinarrituriko jarduerekin. Aipamen berezia merezi dute Sagar Uzta jaian parte-hartuko duten Astigarraga eta inguruko talde eta sektore ezbedinek: Sagarduneko bazkideak, tabernak, jatetxeak, Astiko Dendarien Elkartea, enpresak, talde kulturalak, profesionalak, babesleak, bolondresak, etb... Hamahirugarren urtez jarraian, 2013 uztako sagarraren heldutasunaren egoeraren txostenaren laburpena argitaratzen dugu. Urtero bezala, Sagar Uzta jaia, sagarraren azokan, sagardo dastaketan, karreto barrika eta trikitilariekin herrian zeharko muztio dastaketan eta 2013 uztako lehen muztioaren elaborazio prozesuan oinarrituko da, tolarean bertan muztioaren usadiozko elaborazio prozesua erakutsiko delarik: kirikoketa, pisoiekin sagarra jotzea, txalaparta eta ekoiztutako muztioaren dastaketa. Aurtengo Sagar Uztako berrikuntza nagusia igandean D’Elikatuz-ekin elkarlanean egingo den gazta dastaketa gidatua izango da. Jarduera hau, sagardoa eta gaztaren pasaporte gastronomikoa-rekin batera aurkezturiko erakustaldi gastronomiko berezien barruan sartzen da. Honekin batera, VI. Sagar Uzta Argazki Rallya antolatu da. Iaz bezala, aurten ere XIII. Sagar Uzta jaiaren hiru egunetan zehar antolaturiko ekintza guztietako argazkiak aurkeztu ahal izango dira lehiaketara. Bestalde, aurreko urteetako arrakastaren ostean, Euskal Herriko sagarren kata gidatua eta sagar tarta lehiaketa ospatuko dira. Seigarren urtez sagardogintzako herri kirolen lehiaketa ospatuko da sagardotegien arteko sagar bilketa txapelketarekin. Gauza erakargarri asko, Sagardoetxea-rako bisitarekin osatu litezkeenak, Astigarragako gune pedagogiko, turistiko eta aisialdikora. Egitaraua Osteguna, irailak 26 19:00-21:00 PINTXO-POTEA Astigarragako tabernetan. Sagarren eratorriekin egindako pintxoak emango dira. Ostirala, irailak 27 19:00 EUSKAL HERRIKO SAGARREN KATA GIDATUA Astigarragako Roxario Jatetxean*. Igandea, irailak 29 SAGARRAREN JAIA Foru enparantzan. 10:30-12:00 - Sagar tarta lehiaketarako tartak entregatzea frontoian**. 10:30-12:00 - VI. Sagar Uzta Argazki Rally Digitalean izen-emateak frontoian**. 11:00-13:00 - Gazta dastaketa gidatua*. 11:00-13:30 - Haurrentzako tailerrak eta jolasak. 11:00-14:00 - Sagarraren azoka: - Sagarren erakusketa, dastaketa eta salmenta. - Sagardo dastaketa. - Saski, txertaketa, etb.-en erakustaldiak. - Produktu gastronomikoen salmenta. - Muztio dastaketa herrian zehar karreto barrika eta trikitilariekin. 11:00 - 2013 uztako lehen muztioaren elaborazioa. Sagar biltzea, jotzea eta zanpatzea. 12:30 - Sagar dantza eta kirikoketa. 13:00 - Txalaparta eta urteko lehen muztioaren dastaketa. 13:30 - Sagardotegien arteko sagar bilketa txapelketa. 14:00 - Sagar tarta lehiaketa eta sagar bilketa sari banaketa. 14:30 - Herri bazkaria Gure Izarra elkartean. 2013 uztako sagarraren heldutasunaren egoera aste bat atzeratu da iazko urtearekin alderatuta. Ekoizpen ona duten sagastien multzo handiena Gipuzkoako ipar-ekialdean kokatzen da, hau da, Asteasu-Adunatik Irun-era bitartean, baina sagarren ekoizpena aurreko urtekoa baina txikiagoa izango dela aurreikusten da. Azken urteetan bezala, irailaren hasieran Gipuzkoako sagasti ezberdinetan kontrol bat egin zen sagarren egoera nolakoa zen jakin ahal izateko. Hala, Gipuzkoako zenbait sagasti jarraitu dira eta denera 14 barietate kontrolatu dira: Aritza, Errezila, Gezamina, Goikoetxe, Manttoni, Moko, Mozolua, Patzolua, Txalaka, Udare Marroi, Urdin, Urtebi Haundi, Urtebi Txiki eta Verde Agria. Orokorrean, 2013ko iraileko lehenengo hamabostaldian sagastietan azaldu diren zenbait puntu bereizi ditzakegu: 2013 uztako sagarraren heldutasunaren egoera aste bat atzeratu da iazko urtearekin alderatuta. Aurten loraldia berandu etorri da eta denboran oso luzea izan da. Udaberria euritsua izan da eta uda lehorra izan dugu. Ekoizpen ona duten sagastien multzo handiena Gipuzkoako ipar-ekialdean kokatzen da, hau da, Asteasu-Adunatik Irun-eraino, baina sagarren ekoizpena aurreko urtekoa baina txikiagoa izango da. Almidoiaren erregresioaren indizea azken hamar urteetako baxuena da. Udako eguzki kolpeak sagarraren uztan eragin du. Sagardoa eta gaztaren Pasaporte Gastronomikoarekin batera aurkezturiko erakustaldi gastronomikoen barruan, Idiazabal gaztaren dastaketa gidatua ospatuko da igandean Foru Plazan haur eta helduentzat. Sagardoaren Lurraldea eta Idiazabal Lurraldearen arteko harremana sendotzeko eta bi lurralde hauetako kultura eta tradizioan oinarrituriko dastaketa gastronomikoa eskaintzeko helburuz, irailaren 29an, igandea, Idiazabal gaztaren dastaketa gidatua egingo da XIII. Sagar Uztaren barruan. Dastaketa hau, haur eta helduei zuzendua dago eta usaimena, ukimena eta dastamenaren zentzumenak esnatu nahi ditu gazta ezberdinak dastatuz eta bakoitzaren ezaugarriak aztertuaz modu didaktiko eta ludikoan. Ordutegiak eta adinak: Irailak 29 11:00-11:30: 8-10 urteko haurrak. 11:45-12:15: 10-12 urteko haurrak. 12.30-13:00: Helduak. Izen-emateak: 943 550 575 / info@sagardoarenlurraldea.com Euskal Herriko sagarren dastaketa gidatua Irailaren 27an Euskal Herriko sagar barietate ezberdinen dastaketa gidatua egingo da Astigarragako Roxario Jatetxean. Bertako sagar barietateen ezaugarri organoleptikoak ezagutzeko helburuz, sagar garratzak, mikatzak eta gozoak dastatuko dira, denera sei sagar barietate dastatzeko aukera izango delarik. Bestalde, sagar barietate horien muztioak ere dastatuko dira eta beharrezko nahasketak egingo dira sagardoaren elaboraziorako muztio egokia lortzeko. * Izen-emateak: 943 550 575 / info@sagardoarenlurraldea.com