Sagardoaren lurraldea

Semana de la piparra y la sidra

Descripción

Eventos / otros / Piparras y sidra / restaurantes de Gipuzkoa / Arantza Eguzkitza

arantza eguzkiza otros evento

Ficha

  • Fuente: Hosteleria de Gipuzkoa Ostalaritza
  • Fecha: 2013-09-26
  • Clasificación: 5.8. Otros
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-004269

Texto completo

Hosteleria Gipuzkoa - Gipuzkoako Ostalaritza Elkarteak antolatzen duen Piparra eta Sagardoaren lehengo astea datorren Irailaren 28tik Urriaren 6ra ospatuko da. Animatu zaitez eta ekintza honetan parte har ezazu! Dakizun bezala, elkarteak Kalitatea izeneko programa abian jarri du Eusko Jaurlaritzako Nekazal eta Arrantza Sailburuordetzarekin batera, gure lokalak ezberdindu, kontsumoa bultzatu eta bertako gure produktuen erabilera ostalaritzan sustatzeko helburuarekin. Proiektuaren lehen sustapen ekintza “Piparra eta Sagardoaren Astea” izango da, datorren Irailaren 28tik Urriaren 6ra ospatuko dena. Ekintza hau aurrera eraman ahal izateko zure establezimenduaren kolaborazioa izatea gustatuko litzaiguke eta aste horretan sagardoa (edalontzia edo botila) eta piper frijituak (edo bere tokian Gernikako piparra) eskaintzea prezio lehiakor batekin eta errentagarria izatea ekoizle eta ostalariarentzat. Elkartertik, harremanetan jarri gara Piparrak eta Gernikako piparren eta sagardo ekoizle ezberdinekin. Interesaturik zaudetenoi produktu hauetara heltzea errazteko, hornitzaile ezberdinen telefono, helbide eta prezioak emango dizkizuegu. Bertako produktuak eskaintzea da jartzen den balditza bakarra, proiektua babesten duten probedoreekin edo bakoitzak dituenarekin. Ekintzaren publizitatea egingo da komunikabideetan eta sare sozialetan “Piparra eta Sagardoaren Astean” parte hartuko duten establezimenduen berri emateko. Lehen ekintza sustatzaile honi, bertako gure produktuen beste batzuk jarraituko diote urtean zehar, gure establezimenduen eskaintza ezberdintzeko eta sektoreko kontsumoari laguntzeko helburuarekin. Ekintza sustatzaile honetan parte hartu nahi baduzu, edo informazio gehiago jaso honi edo Kalitatea proiektuari buruz, elkartera dei dezakezue (Andonigatik galdetu) edota email bat bidali (kalitatea@hosteleriagipuzkoa.com). Anima zaitez eta parte hartu Piparra eta Sagardoaren lehen astean!