Sagardoaren lurraldea

Descenso de las visitas durante el verano en el Museo Igartubeiti

Descripción

Museos / Igartubeiti / descenso de las visitas / perfil de los visitantes / crisis económica

visitante caserio museo igartubeiti museo

Ficha

  • Autor: Galilea
  • Fuente: El Diario Vasco
  • Fecha: 2013-09-06
  • Clasificación: 6.5. Museos
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-004235

Texto completo

Hilabete honetan Errezeta Lehiaketan edo Marmelada egiteko tailerran parte hartzeko aukera zabaltzen dute Igartubeitin. Uda denboraldia amaitu da eta Igartubeiti Baserri Museokoek bisitarien balantzea egin dute eta esan dutenez, bisitari gutxiago jaso ditu aurten herriko baserriak. «Krisi ekonomikoak eta egin duen eguraldi onak ez du asko lagundu eta bisitari gutxiago etorri dira aurtengo udan Igartubeitira», diote baserritik. «Uztailean antolatutako tailerretan oso haur gutxik parte hartu dute, iaz bezala, aurten ere krisi ekonomikoa dela eta, Igartubeitira etortzeko autobuserako dirurik ez dute izan udaletxeek eta aisialdi elkarteek», azaltzen dute. «Turistei dagokionez, berriz, aurten gutxiago etorri dira uztailean». Hala ere bisitariak izan ditugu eta hauetako gehienak familiak izan dira, senar-emazte eta seme-alabekin. Jatorriari dagokionez aurten ere gipuzkoarrak nagusitu dira. Estatuko turisten artean, katalanak etorri dira gehien; ondoren, madrildar, galiziar eta andaluziarrak izan ditugularik. «Iaz balentziarrak etorri ziren gehiago», diote Igartubeitikoek. Atzerritarren artean, aurten frantziarrak izan dira nagusi eta «urtero bezala argentinar bisitariak ere izan ditugu, bertako familikoen etxera etorritakoak. Aipagarria da, aurretik egondako gipuzkoar batek ekarritako Afrikako lagun batzuk», azaltzen dute. «Bisitariei Igartubeiti nola ezagutu duten galdetu diegunean gehiengoek interneten erantzun dute, baita turismo bulegoetan ezagutu dutenak ere izan dira». Uda honetan «Paisaia eta memoria: Ezkio-Itsasoko emakumeak» izeneko erakusketa ikusgai izan da, inguruko herritar batzuk gerturatuz. Bestalde, Errioxako ardogile talde bat ere izan dugu, bertako dolarea ezagutzera etorritakoak. Interpretazio zentroko eta baserriko bisita gidatuez gain aurten mokadutxoaren egitasmoak harrera ona izan duela diote Igartubeitikoek eta bisitari askok bertako gazta eta sagardoa dastatzeko aukera ere izan dute. Iraila Hilabete honetan aurrera egingo dute ekintzek Igartubeitin eta irailan zehar IV Errezeta Lehiaketan parte hartzeko aukera edo Sagar Marmelada egiten ikasteko aukera zabalduko dute museokoek, besteak beste.