Sagardoaren lurraldea

Sidrerías

ocio botella gastronomía cultura sidrería temporada del txotx

Ficha

  • Autor: Xabier Lekuona
  • Fuente: Berria
  • Fecha: 2010-01-17
  • Clasificación: 2.0. Sidrería
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-000423

Texto completo

Hastear dago sasoia.Datorren asteburuan lehertzear izango dira sagardotegiak. Jendea gainezka, txotxetik edateko ilarak, txuleta eskasak eta bakailao tortilla goxoak. Ez naiz sagardotegizalea.Gutxi edan eta gutxiago jan.Txuleta jateko nahiago dut betiko jatetxea, zalantzarik gabe.Txuleta onak,tamaina ederrekoak eta merkeago.Sagardoa edateko nahiago dut botila,baina egia da kontu kontari aritzeko sagardotegia espeziala dela.Gero,gainera, fauna ikusteko aukera duzu,sasi adituen itxurakeria edalontzia hartzeko orduan,dastatzeko modua,beraien ezpain hotsak, mihia mugitzeko era.Etnografia kontua. Niri jendearen zapata zipriztinduak, jertse mahuka bustiak ikustea gustatzen zait; txotx! esan,eta denek korrika irteteko egin ohi duten erritual merkea gustatzen zait. Asteburuan ez,baina ni ere joango naiz.Txotxeko sagardo guztiak ahulak iruditzen zaizkidanez, aditu partikularra izango dut aldamenean, zein kupeleko sagardoa aukeratu behar dudan erabaki dezan. Gero 150-200 botila erosiko ditut eta maiatza aldera hasiko naiz zurrutean etxean. Orduan bai, orduan dastatzaile profesionala bihurtuko naiz. Botilak binaka.