Sagardoaren lurraldea

Mañana, bienvenida a Sagar Uzta

Descripción

Eventos / XIII. Sagar Uzta / programa / Roxario Jatetxea/ recogida de manzana / pintxo-pote / Sagarraren Eguna / mosto de sidra

astigarraga programa evento pincho pote restaurante roxario sagar uzta

Ficha

  • Fuente: Berria
  • Fecha: 2013-09-25
  • Clasificación: 5.3. Fiestas de la manzana
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-004217

Texto completo

Sagardoa egiteko garaia da, eta bihartik hasita XIII. Sagar Uzta ospatuko dute Astigarragan ERREDAKZIOA DONOSTIA Iritsi dira lehenengo sagarrak sagardotegietako dolareetara, eta horrekin batera, aurtengo sagardoaren muztioa. Hori ospatzeko jaia antolatu dute hurrengo egunetarako Astigarragan, sagardoaren herrian (Gipuzkoa). Bihar hasiko dira ekitaldiak; egun nagusia, hala ere, igandea izango da. Sagarrekin egindako pintxoekin pintxo-potea egingo dute, bihar, 19:00etan. Etzi, berriz, Euskal Herriko sagarren dastatze gidatua egingo dute Roxario jatetxean. Izena emateko 943 550 575 telefonoan edo info@sagardoarenlurraldea.com helbidean egin daiteke. Igandean, Sagarraren Eguna Sagardoa nola egiten duten erakutsiko dute igandean, 11:00etan.. Sagarrak bildu eta zanpatuko dituzte, eta handik ateratako muztioa probatzeko aukera egongo da. Hura egiten ari diren bitartean, azoka egongo da. Sagarren erakusketa eta dastatzeez gain; saskiak nola egin eta sagarrondoak nola txertatzen dituzten erakutsiko dute. Sagardotegien arteko sagar biltzea ere izango da, 13:30ean. Aurten, lehenengo aldiz, Idiazabal gaztaren dastatze gidatua antolatu dute. Haur eta helduek parte har dezakete gazten ezaugarriak ezagutzeko ekitaldi horretan.