Tarta de manzana ganadora de XIII. Sagar Uzta
Descripción
Sagardoaren Lurraldea / publicaciones / gastronomía / manzana / concurso de tarta de manzana / XIII. Sagar Uzta / receta / ganadora / Idurre Baigorrotegi
receta gastronomía ganador concurso fiestas de la manzana sagar uzta manzana
Ficha
- Fuente: Sagardoaren Lurraldea Bloga
- Fecha: 2014-01-17
- Clasificación: 5.3. Fiestas de la manzana
- Tipo documento: Blogs
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-004209
Texto completo
Hau da Astigarragan ospatu zen XIII. Sagar Uzta Sagar Tarta Lehiaketako irabazlearen errezeta. Idurre Baigorrotegik, bere errezeta ezagutarazi digu. OSAGAIAK: Sagar kremarako: - 800gr. golden sagarra zati txikitan zatitua. - 2 leka bainilla. - 0.75 dl ur. - 30 gr. gurin. Oinarrirako: - 370gr. irin. - 310 gr. azukre. - 1 arraultz. - 2 arraultza gorringo (gorringo bat tarta pintatzeko). - 15 gr. legamia hautsean. - 20 gr. azukre abanillatu. - Ron pixka bat. - Gatz pixka bat. PRESTAKETA: Sagar krema: - Bainilla leka moztu erditik eta barrungoa atera labanna batekin, alea ateratzeko. - Sagarrak moztu eta zartai batean jarri 75g urarekin eta banilla alearekin. - 10 minutu utzi irakiten, ondo egosiak egon arte.Gurin pixka bat bota. (Nahasketa hau birrindu daiteke baina goxoago gelditzen da, sagarren pusketekin). Oinarria: - Gurina berotu ukendu puntuan egon arte, eta azukre normala , abanillatua eta gatzarekin nahastu. - Arraultza bat eta gorringo bat gehitu. Ongi nahastu. - Irina eta legamia bahetu. - Gehitu aurreko nahasketa. - Rona bota eta ongi nahastu. - Orea tapatu film batekin eta hozgailuan utzi geldirik 2 orduz. - Orea bi bola berdinetan zatitu eta paper sulfurizatuan luzatu arrabola baten laguntzaz. - Disko bat molde batean sartu. - 250gr. Sagar krema bota eta beste diskoarekin tapatu. - Izkin guztiak itxi behatzarekin zanpatuz.. - Goikalde guztia sardexka batekin markatu eta gorringoarekin pintatu (pintzel batekin). - Laberatu 170º 50 minutuz. - Utzi geldirik (glas azukrearekin hautseztatu daiteke zerbitzatzeko momentuan). Eta kitto! On egin!