Sagardoaren lurraldea

Más de 3.000 reservas realizadas a través de Internet

Descripción

2013. urtean zehar, erabiltzaileek 3.000 erreserba baino gehiago egin dituzte “Txotx.info” sagardotegien erreserbarako eta “Sagardoaren Lurraldea” esperientzien erreserbarako webguneetatik.

cultura planes sidra sagardoetxea sidrería turismo txotx

Ficha

  • Fuente: Sagardoaren Lurraldea Bloga
  • Fecha: 2014-01-17
  • Clasificación: 2.0. Sidrería
  • Tipo documento: Blogs
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-004202

Texto completo

2013. urtean zehar, erabiltzaileek 3.000 erreserba baino gehiago egin dituzte “Txotx.info” sagardotegien erreserbarako eta “Sagardoaren Lurraldea” esperientzien erreserbarako webguneetatik. Teknologia berrien erabilera goreneko unean dago sektore turistikoan eta geroz eta erabiltzaile gehiagok erabiltzen dute Internet beren erreserbak online egiteko. Honek erabiltzaileengan sortzen duen interesa ikusita, azken urteotan sagardotegietako erreserbak eta sagardoaren kulturako esperientziak online erreserbatzeko web orriak sortu ditugu: “Txotx.info” eta “Sagardoaren lurraldea”. Gehien eskatutako planak eta esperientziak honakoak dira: bazkari/afariak sagardotegitan, Sagardoetxea museorako bisitak eta, sagardotegiaz gain, beste museo edo baliabide turistikoetarako (besteak beste, mendi ibiliak, itsasontzian ibilaldiak, gaztandegiak, etb.) bisitak barne-hartzen dituzten pakete turistikoak: “Sagardoetxeako bisita eta bazkaria/afaria sagardotegian”, “Sagardoa eta Itsasoa”, “Sagardoa eta Gazta” eta “Santiagomendiko Sagardo Bidea”. Pakete hauek, gainera, Donostialdea eta Goierrialdea sakonago ezagutzeko aukera ematen dute.