Sagardoaren lurraldea

La Diputación quiere ordenar los museos por tematica

gastronomía gipuzkoa diputación foral de gipuzkoa concurso museos

Ficha

  • Autor: Ainhoa Sarasola
  • Fuente: Berria
  • Fecha: 2010-02-18
  • Clasificación: 6.5. Museos
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-000420

Texto completo

Historia ardatz hartzea eta bost sail osagarri sare gisa eratzea proposatzen du Aldundiak Gipuzkoako Museoak Antolatzeko Planean Museoen arteko elkarlana indartzea da xede nagusia, herritarrei ondarea ezagutarazteko. Ainhoa Sarasola Donostia Gipuzkoako ondarea herritarrei ezagutzera ematea helburu hartuta, herrialdeko museoak antolatzeko modu egokiena bilatzen aritu da Gipuzkoako Foru Aldundia azken urte eta erdian. Museoekin azterketa, hausnarketa, eztabaida eta ados jartzeko dinamika martxan jarri zuen horretarako, Kultura eta Euskara diputatu Maria Jesus Aranburuk azaldu duenez, «beti ere irekita geratuko den plan bat egiteko». Gipuzkoako Museoak Antolatzeko Plana aurkeztu du Aldundiak. Gipuzkoako historia ezagutaraztea izango da planaren ardatz nagusia, eta hari lotuta, museoak gaien araberako sareetan banatzea da proposamena, beti ere guztien arteko elkarlana indartzeko. Honakoak dira planaren ardatz nagusiak: Egoeraren azterketa Plana egiteko formatu tipologia guztiak —museo, bilduma, interpretazio zentro...— aintzat hartzearen alde egin du Foru Aldundiak, eta 52 espazio eta hamar proiektu aztertu ditu. Urte eta erdiko prozesuan, museoen eskakizunak bildu eta zenbait ondorio atera ditu; tartean, askok aurrekontu baliabide oso urriak dituztela. Eskakizunen artean, berriz, museo sarea sortzearen, elkarrekin antolatutako komunikazio eta dinamizazio programen, prestakuntzaren, eta kudeaketa tresna bateratuen beharrak azaldu dira. Helburuak Hala, hainbat helburu ezarri ditu planean, besteak beste, ondare guztiaren bidez lurraldearen irakurketa historiko, sozial eta fisikoa egingo duen diskurtsoa eraikitzea; diskurtso hori herritarrei hurbiltzea; museo bakoitzaren eskaintza hobetzea; baliabideen banaketa eraginkorragoa egitea; eta museoen arteko lurralde oreka gordetzea, besteak beste. Proposamen orokorra Ondare osoa koordinazio sare batean integratzea da Aldundiaren asmoa. Ardatz nagusi bat finkatzea proposatzen du, «Gipuzkoaren interpretazio historikoa bideratuko duen diskurtso kronologiko baten inguruan» egituratuta. Halaber, bost ardatz zehaztu — itsasoa, burdina, natura, gastronomia eta arteak— eta gaikako sareetan egituratutako sistema eratzea proposatzen du, koordinazio maila ezberdinekin. Sareetan banatutako egitasmoen artean egun martxan dauden museoak eta bestelakoak daude, baina baita proiektu berriak ere. Donostiako San Telmo museoa izango litzateke diskurtso nagusi horren erakusleiho fisikoa, eta, aldi berean, lurraldeko beste espazioetarako abiapuntua. Gipuzkoa Geroztik proiektua izango litzateke sareko erakusleihoa, ekainerako martxan egotea espero dutena. Antolaketa tresnak Proiektu horiek guztiak martxan jartzeko, hainbat tresna zehaztu ditu Aldundiak planean, hala nola departamentu eta erakunde arteko kontsulta plataforma bat sortzea, diru laguntza programa planaren edukietara egokitzea, museoentzako marketin eta komunikazio plan bateratua garatzea, azpiegituren inbertsio programa egitea, eta ikerketa lanak koordinatzeko egitura bat eratzea. Gordailua proiektuaren garrantzia nabarmendu du Kultura diputatuak tresnen artean. Irunen ari dira eraikitzen 9.000 metro koadroko eremua izango duen espazioa, eta heldu den urtean irekitzea espero dute. Han gordeko dituzte Aldundiaren bildumak eta Kutxaren beste zenbait. Horrez gain, sareen arteko koordinazio lanetarako tresna nagusi gisa definitu dute zentroa. Museoei hainbat zerbitzu eta kudeaketarako baliabide eskainiko dizkie zentroak, hala nola aholkularitza. Zaharberritze tailerrak eta liburutegi espezializatu bat ere bertan egiteko asmoa du Foru Aldundiak. 2010-2011rako ekintzak Gordailua martxan jartzeaz gain, aurten eta 2011n hainbat ekintza eramango ditu aurrera Foru Aldundiak. Komunikazioa hobetzeari begira, Gipuzkoako museoen ataria jarriko du sarean aurten Aste Santurako. Museoentzat gida bateratuak egitea, zenbait zentrotako sarrerak bateratzea eta seinaleztapen sistema hobetzea ere aipatu ditu. Halaber, proposatutako sareak eratzeko lanak hastea da Aldundiaren asmoa. GGipuzkoako museoak antolatzeko plana HISTORIA,ARDATZ NAGUSI pSan Telmo eta G-Geroztik. San Telmo museoa izango da planaren ardatz nagusiaren gune fisikoa.Historiaren ardatzari lotutako gainerako museoak kronologikoki antolatu dituzte, multzoka.Gipuzkoa Geroztik egitasmoa,berriz,ardatz horren erakusleiho birtuala izango da. pPaleolitoa.Ekainberri,Altxerri. pBurdin Aroa.Intxur. pErromanizazioa.Oiasso Erromatar Museoa,Zarauzko Arte eta Historiako Museoa,Arditurriko meategien interpretazio zentroa. pErdi Aroa.San Adrian, Igartzako Erdi Aroko Multzoa,Zumarragako La Antigua. pXVI.eta XVII.mendeak.Lili jauregia, Igartubeiti Baserri Museoa, Azpeitiko hirigunea,Bergarako hirigunea,Loiolako Basilika, Leintz-Gatzaga,Santa Maria del Coro,Agorregiko Burdinola eta Errotak. pXVIII.mendea.Insausti jauregia, Bergarako Errege Seminarioa. pXIX.mendea.Zumalakarregi museoa. pXX.mendea.Txillida Leku, Zuloaga museoa, Industria Kulturaren Museoa,Armak Eibarko hiri-tailerra,Langileen ibilbidea, Cementum,Makina Erremintaren Museoa,Photomuseum, Trenbidearen Euskal Museoa, Mentxu Gal,Ormaiztegiko bidezubia, Arantzazu. GAIKAKO MUSEO SAREAK pItsasoa.Itsasoaren Euskal Museoa,Untzi Museoa,Ondartxo, Ontziola,Aquarium,Nautilus geologiaren interpretazio zentroa,Bentalekua Museoa, Mater Itsas-gela. pBurdina.Industria Kulturaren Museoaren proiektua,Burdinaren Euskal Museoa,Fanderia Errota,Olaberria,Mirandaola, Zerain Kultura Parkea,Txillida GGipuzkoako museoak antolatzeko plana Leku,Agorregiko Burdinola eta Errotak, Igartzako Erdi Aroko Multzoa,Makina Erreminta Museoa, Trenbidearen Euskal Museoa, Armak Eibarko hiri-tailerra, Arditurriko meategien interpretazio zentroa. pNatura.Kutxagunea-ingurumena, Ingurugiro etxea, Plaiaundi Ekologia Parkea,Aiako Harria,Arkaka Uraren interpretazio zentroa,Pagoeta, Lizarrusti- Aralar Parketxea,Arantzazu- Aizkorri,Leitzaran,Algorri Naturaren interpretazio zentroa, Nautilus Geologiaren interpretazio zentroa,Luberri Geologiaren interpretazio zentroa, Elgoibarko mineralak eta fosilak, Urretxuko mineralak eta fosilak, Munduko tximeleten erakusketa iraunkorra,Zuraren interpretazio zentroa,Larraulgo herri museoa,Zerain Kultura Parkea,Lenbur. pGastronomia.Gastronomia fakultatea, Idiazabal gaztaren interpretazio zentroa,D’elikatuz Zentroa,Gatz Museoa,Aikur, Lenbur ogiaren txokoa,Gorrotxategi Gozotegiaren Museoa, Sagardoetxea. pArteak.San Telmo museoa, Eliz Museoa,Antonio Oteiza museoa,Beobide museoa, Oteiza,Mentxu Gal,Txillida Leku,Zuloaga museoa,Kutxa bilduma,Aldundiaren bilduma.