Gozatua Hernanin: sagardogintza, sarobeak eta trikuharriak
Descripción
Larre-Gain sagardotegiarekin elkarlanean, Gipuzkoako Parketxe Sarea Fundazioak (GPS) eskaintza berri bat prestatu eta sustatu du. Hernaniko kultur ondarea, modu atsegin batean, ezagutzera ematea eta balioztatzea da helburu nagusia.
ocio hernani sidrería larregain sidra sidrería turismo
Ficha
- Fuente: Sagardoaren Lurraldea Bloga
- Fecha: 2014-01-20
- Clasificación: 6.7. Pueblos
- Tipo documento: Blogs
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-004192
Texto completo
Larre-Gain sagardotegiarekin elkarlanean, Gipuzkoako Parketxe Sarea Fundazioak (GPS) eskaintza berri bat prestatu eta sustatu du. Hernaniko kultur ondarea, modu atsegin batean, ezagutzera ematea eta balioztatzea da helburu nagusia. Larre-Gain sagardotegia izango da topagune-lekua eta ardatz nagusietariko bat. Jardueraren lehen zatian zailtasun baxuko mendi ibilaldi gidatua egingo dute bisitariek Aiako harriko parke naturaleko eremuan barrena, Saratsetako leporantz, inguruneko paisaia kulturala zuzenean ezagutuz: saroiak eta trikuharriak dira ondare horren izarrak. Ibilaldiak Larre-Gainen izango du helmuga. Jardueraren bigarren zatian sagardogintza izango da gai nagusia. Ibilaldian zehar sagardogintzaren lotutako hainbat arlo landuko badira ere (sagastiak, sagarrondoaren zikloa), sagardotegia bisitatuz ezagutuko dugu sagardoaren kulturaren funtsa (historia, egiteko prozesua, sagardoaren ezaugarriak). Garai bakoitzak eskaintzen dituen aukerak baliatuko ditugu sagardogintzaren lanak ezagutzeko (sagar-jotzea, botilaratzea). Guztira 3 ordu inguruko jarduera izango da. Hasiera batean, ibilaldiak 2 ordu inguru emango du eta sagardotegiaren bisitak ordu bat. Beti ere, taldearen behar eta ezaugarrietara egokitzeko aukera izango da. Bisita hau herritar guztiei zuzendua dago eta hezkuntza ez formaleko taldeei, adibidez euskaltegi eta elkarteei. Eskaintza Oinarrizko planteamendua mantenduz (ibilaldia+sagardotegiaren bisita), sagardotegiko bazkaria edo afariekin osatuko litzateke, kasu guztietan produktu itxia izanik. Urte-garaiaren arabera, sagardogintzaren prozesuko lanak ikusteko aprobetxatuko dugu, esate baterako, urrian sagar-jotzea. Prezioa - 33 € (28 € Sagardotegiko menua kafearekin + 5€ irteera [3 orduko iraupena jarraian]). - 31 € (28 € Sagardotegiko menua kafearekin + 3€ [5-12 urteko haurrak]). Eskaintza-Epea - Urriak 5,19, 26 (larunbatak): goizez eta arratsaldez. - Azaroa, abendua, urtarrila: asteartetik igandera, goizez, aurrez erreserba eginaz eta gutxieneko taldea osatzen bada (20 pertsona). - Otsaila-Iraila: goizez zein arratsaldez, asteartetik igandera, aurrez erreserba eginaz eta gutxieneko taldea osatzen bada (20 pertsona). Igandeetan ez da afaririk ematen. Oharra: jarduera hau “banaezina” da, hau da, Larre-gain sagardotegian bazkaltzea edo afaltzea ezinbestekoa izango da. Informazio gehiago: 943 49 50 69 / 943 55 58 46 arditurri@gipuzkoamendizmendi.net www.gipuzkoamendizmendi.net Iturria: Donostia Turismoa