EL SECTOR. En desarrollo y renovación
Descripción
Etengabe garatzen eta berritzen ari da sektorea 15.000 sagardotarako sagarrondoen landaketarekin, Fraisoroko Laborategiko dastaketa sentsorialeko panelaren martxan jartzearekin eta Zubietako Finkako galtzeko zorian dauden sagar barietateen berreskurapenarekin.
fraisoro guardaetxe manzana manzanal zubieta
Ficha
- Fuente: Sagardoaren Lurraldea Bloga
- Fecha: 2014-01-17
- Clasificación: 1.3. Manzana
- Tipo documento: Blogs
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-004188
Texto completo
Etengabe garatzen eta berritzen ari da sektorea 15.000 sagardotarako sagarrondoen landaketarekin, Fraisoroko Laborategiko dastaketa sentsorialeko panelaren martxan jartzearekin eta Zubietako Finkako galtzeko zorian dauden sagar barietateen berreskurapenarekin. Sagastien kopurua goraka doa 2013an ere, baserritarrek sagardotako sagarrondoak landatzearen aldeko apustua egin dute kalitatezko sagardoa elaboratzeko asmoz. Hau horrela izanik, azken hamabi hilabeetan 15.000 sagarrondo inguru landatu dira, azken lau urteetan 60.000 sagarrondo baino gehiago landatu direlarik. Ekimen hau, aurreko urteetan bezala, Administrazio Publikoak babestua izan da eta diru-laguntzak eman ditu sagarrondoak landatzeko eta sugorrinaz eta fitoplasmaz libre dauden landareekin osaturiko haztegi bat sortu du. Lursailetan erabili ohi diren patroiak “franko” deituak dira eta “enanizanteak ”MM106 eta EM7” dira. Horietan txertatutako sagardotarako sagar barietateak Txalaka, Goikoetxea, Moko, Gezamina, Urtebi Haundi, Urtebi Txiki, Gaziloka, Mozolo eta Errezila izan dira, batipat. Fraisoroko Laborategia Urtarrilaren 28an Fraisorok Dastaketa Sentsorialeko Panela martxan jarri zuen. Paneleko Zuzendari batek, Arduradun Tekniko batek eta dastatzaile gaituez osatua dago eta “Sagardoaren Dastaketa Panelaren azterketa sentsorialerako Metodoa”-ren arabera aztertzen du sagardoa. Ebaluatutako sagardoaren puntuazioa informatzailea da, eta beraz, ez du zigortzen, ez kanporatzen ezta erabakitzen ere. Hori horrela izanda, lagin baten emaitza “ez gai” (52 edo puntu baxuagoa) gisa kalifi katzen bada, aurkituriko akatsak bezeroari aurkezten zaizkio eta honek hartzen du azken erabakia. Aurten, 55 dastaketa ekitaldi egin dira Laborategian eta 440 sagardo lagin dastatu dira. Guardaetxe Lursail esperimentala Hilabete hauetan Guardaetxe edo Otalarreako lursailek ontzi formazioko, erdiko ardatzeko eta fruta-arboleko sagarrondoen bilduma lanetan, sugorrin eta fi toplasmaz libre dauden landareen negutegian eta lursail esperimentalaren azterketa eta entsegu lanetan jarraitu dute. Eraberean, fi toplasmaz libre dauden sagarrondoen lehendabiziko kimuak Gipuzkoako haztegietara eraman dituzte txertaketak egiteko eta eskaera gehien izan duten barietateak Urtebi txiki, Urtebi haundi, Txalaka, Goikoetxea eta Gezamina izan dira. Hondarribiako Zubietako Finkako azterketarako haztegia “Arraroak” eta galtzeko arriskuan dauden bertako sagardotarako sagar barietateen babesaren aldeko apustua egin zuen 2013an Gipuzkoako Foru Aldundiak eta aurten, Gipuzkoako baserrietan azterketa bat burutu du. 33 lagin bildu dira denera Usurbil, Hernani, Itziar-Deba, Zestoa, Aia eta Andoainen, ondoren Zubietako Finkan bere azterketarako txertatzeko. Abuztuan barietate bakoitzaren 3 kimu txertatu ziren (horien artean Verde Agria, Agerre buru, Bulanoa, Francés mikatza, Napar haundia, Muniola, Azpeiti, Galdotza, Begi zabala eta Lastur sagarra zeuden) eta germoplasma bankua sortu zen.