COSECHA DE MANZANA 2013: Cosecha muy irregular según zonas
Descripción
Sagardoaren Lurraldea / publicaciones / manzana / cosecha / Gipuzkoa / mananza de sidra
publicaciones gipuzkoa sagardoaren lurraldea manzana cosecha
Ficha
- Fuente: Sagardoaren Lurraldea Bloga
- Fecha: 2014-01-17
- Clasificación: 1.3. Manzana
- Tipo documento: Blogs
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-004182
Texto completo
Orokorrean, sagarraren ekoizpena iazkoa baino txikiagoa izan da. Azpimarratzekoa da ekoizpen ona izan duten sagastien multzo handiena Gipuzkoako ipar-ekialdean kokatu dela, hau da, Asteasu-Adunatik Irun-era bitartean. Hamahirugarren urtez jarraian, irailaren hasieran Gipuzkoako sagasti ezberdinetan kontrol bat egin genuen sagarren egoera nolakoa zen jakin ahal izateko. Hala, Gipuzkoako zenbait sagasti jarraitu genituen eta denera 14 barietate kontrolatu ziren: Aritza, Errezila, Gezamina, Goikoetxe, Manttoni, Moko, Mozolua, Patzolua, Txalaka, Udare Marroi, Urdin, Urtebi Haundi, Urtebi Txiki eta Verde Agria. 2013ko uztaren ezaugarriak: - 2013 uztako sagarraren heldutasunaren egoera aste bat atzeratu da iazko urtearekin alderatuta. - Aurten loraldia berandu etorri da eta denboran oso luzea izan da. Udaberria euritsua izan da eta uda lehorra izan dugu, Gipuzkoa barnealdean batipat. - Almidoiaren erregresioaren indizea azken 10 urteetako baxuena izan da. - Lehorteak eta beroak, fruituen erortze garrantzitsua eta sagarren tamaina txikitzea eta beren pisua gutxitzea eragin dute lursail batzuetan, barnealdean batipat.