Calendario práctico de actividades en el manzanal: diciembre, enero y febrero
Descripción
Sagardoaren Lurraldea / publicaciones / manzanal / calendario / manzano
publicaciones calendario sagardoaren lurraldea manzano manzanal
Ficha
- Fuente: Sagardoaren Lurraldea Bloga
- Fecha: 2014-01-17
- Clasificación: 1.4. manzanal
- Tipo documento: Blogs
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-004178
Texto completo
Datozen hilabeteetan sagastiak geldialdi begetatiboan izango dira. Egin beharreko lan garrantzitsuak hauek dira: ABENDUA: LURRA Arbolak landatzeko asmoa badugu eta lurra prestatu gabe badugu, orain egin beharko dugu, lurra egoera onean aurkitzen bada, noski. Egin beharreko lanak hauek dira: - Lurzorua garbitu. - Ur gehiegi izanez gero, drainatze lanak egin. - Subsolatu. - Lurpeko ongarriketa. - Errotaitzurra pasa. Behi, ardi edo zaldien zimaurra zabaltzeko garai aproposa da. ARBOLEN FORMAZIOA Inausketaren hasiera da. Arbola gazteetan formazio inausketa bat egingo dugu, aukeratutako gidatze sistemaren arabera. Arbola helduetan fruktifikazio inausketa bat egingo dugu, aireberritzea eta argitasuna bilatzeko. Adar lehorrak eta txankroak kendu behar dira orain. GAITZAK ETA IZURRITEAK Arboletan geratu diren fruituak lurrera botako ditugu ahal den neurrian, bere deskonposaketa errazteko. Txankroz beteriko adarrak mozten baditugu, sagastitik aterako ditugu, hurrengo udaberrian infekzio iturri bat ez izateko. Aurreko hilabetean egin ez badugu, orain kobrearekin tratatuko dugu, ahal diren onddo guztiak erretzeko eta arbolak garbitzeko. URTARRILA-OTSAILA: LURRA Sagasti berrietan aldatu baino lehen honako ongarriketa egitea komenigarria da. Materia organikoaren maila hobetzeko zimurtu behar da eta lurreko analisiaren emaitzaren arabera, potasio, fosforo, magnesio eta phan, ongarri mineralak eta karea botako ditugu. Lurra prestatu ondoren, arbolak aldatuko ditugu. Landaketa markoa edo arbolen arteko distantzia, erabilitako patroi eta gidatze sistemaren arabera erabakiko dugu: Aldatu aurretik, hautsitako sustraiak eta adarrak moztu behar dira. Garrantzitsua da txerto puntua beti airean egotea, frankeorik ez izateko. ARBOLEN FORMAZIOA Inausketa egin behar da. Arbola gazteetan formazio inausketa bat egingo dugu, aukeratutako gidatze sistemaren araberakoa. Ardatzari konpetentzia egiten dituzten adarrak, angulo itxiarekin jaiotzen direnak edo oso baxuak daudenak kenduko ditugu. Arbola helduetan fruktifikazio inausketa bat egingo dugu, aireberritzea eta argitasuna bilatzeko. Kopa itxura duten arbolei barruko aldea garbituko diegu eta erdiko ardatza itxurakoei adar xurgatzaileak kenduko dizkiegu eta horrekin batera adarren puntak lurrari begira egoten saiatuko gara. Sekzio handiko adarrak moztu behar baditugu, gehienez 1 edo 2 moztuko ditugu, arbolaren oreka ez galtzeko. GAITZAK ETA IZURRITEAK Urtarrilean posible da tratamentu bat egitea Kaltzio Polisulfuroarekin, zorriak, kotxinillak eta beste intsektu batzuk hiltzeko, eta era berean arbolak goroldioz eta likenetaz garbitzeko. ———————————————- Iturria: Sagardoaren Lurraldea 33 Boletina Egilea: Aitor Etxeandia (SAGARLAN S.L.).