APERTURA DEL TXOTX 2014. “Sagardo Berriaren Eguna”, el miércoles 15 de enero
Descripción
Sagardoaren Lurraldea / publicaciones / eventos / sidra / sidrerías / apertura /Sagardo Berriaren Eguna / txotx / temporada del txotx
astigarraga sagardo berriaren eguna sidra sidrería apertura del txotx
Ficha
- Fuente: Sagardoaren Lurraldea Bloga
- Fecha: 2013-12-16
- Clasificación: 5.1. Aperturas txotx
- Tipo documento: Blogs
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-004168
Texto completo
Urtarrilaren 15an azalduko ditu Sagardoaren Lurraldeak 2013ko uztaren ezaugarriak txotx denboraldi berriari hasiera eman eta sagardo berria dastatzen hasteko ekitaldian. Andoni Gartzia, Astigarragako Alkateak, Sagardoetxea Museoan eguerdiko 12:00etan ospatuko den aurkezpen ekitaldian uzta berria aurkeztuko du, eta sagarraren eta sagardo berriaren ezaugarrien berri emango du, sagardoaren munduko gertaera garrantzitsuenekin batera. Urtero bezala, hogeita batgarren aldi honetan ere, ekitaldiko unerik garrantzitsuena txotx irekierakoa izango da. Astigarragako sagardotegi batean “Gure Sagardo Berria” oihu egingo du ekitaldiko protagonistak lehen kupela irekitzean, eta honekin batera, sagardo denboraldi berria irekiko da. Aldez aurretik, Sagardoetxea Museoko sagastian sagarrondo berri bat landatuko du. Ekitaldi sinboliko honekin, naturaren dinamikotasuna eta berritzeko ahalmena azaldu nahi dira, urtetik urtera mahai batean sagardoaren bueltan esertzeko aukera eskaintzen baitigu. EGITARAUA 11:30-12:00: Komunikabideei akreditazioak emango zaizkie Sagardoetxean. 12:00: Prentsaurrekoa Sagardoetxean. Bertan azalduko dira 2013ko uztaren ezaugarri nagusiak, sagarraren eta sagardo berriaren ezaugarriak eta sagardoaren munduko gertaera garrantzitsuenak. 13:00: 2014ko Sagardo Berriaren Eguneko protagonistak sagarrondo bat landatuko du Sagardoetxeako sagastian. 13:45: Astigarragako sagardotegi batean “Gure Sagardo Berria” oihu eginda lehen kupela irekiko da eta honekin batera, txotx denboraldi berriari hasiera emango zaio. Ondoren, denboraldiko sagardotegiko lehenengo menua dastatuko da. Egun guztian zehar. Astigarragako tabernek barrikoteak eskeiniko dizkiete bezeroei uzta berridun sagardoarekin. PROTAGONISTA IZAN ZIREN… 1994, Andoni EGAÑA bertsolaria. 1995, Jose Mari BAKERO futbolaria. 1996, Javier CLEMENTE entrenatzailea. 1997, Julian RETEGI pilotaria. 1998, Miguel INDURAIN txirrindularia. 1999, Juan Mari ARZAK sukaldaria. 2000, Pedro Miguel ETXENIKE fisikaria. 2001, Joane SOMARRIBA txirrindularia. 2002, Martín FIZ lasterkaria. 2003, Abraham OLANO txirrindularia. 2004, Periko, Mikel y Xabi ALONSO. 2005, Ainhoa ARTETA sopranoa. 2006, Jose Luis KORTA arraunlaria. 2007, Juan MARTINEZ DE IRUJO pilotaria. 2008, Andoni LUIS ADURIZ sukaldaria. 2009, Aimar OLAIZOLA pilotaria. 2010, REAL SOCIEDAD DE FUTBOL futbol taldea. 2011, Karlos ARGUIÑANO sukaldaria. 2012, Julian IANTZI aurkezlea. 2013, LA OREJA DE VAN GOGH taldea.