Sagardo Apurua Donostia 2013
Descripción
Sagardoaren Lurraldea / publicaciones / eventos / sidra / bolos /Bretxa / Donostia / degustación / Sagardo Apurua / sidrería / toca
ocio degustación donostia sagardo apurua sidra sidrería toca
Ficha
- Fuente: Sagardoaren Lurraldea Bloga
- Fecha: 2013-12-26
- Clasificación: 5.8. Otros
- Tipo documento: Blogs
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-004166
Texto completo
Abenduaren 27, 28 eta 29an, “Sagardo Apurua Donostia 2013” ospatuko da Donostiako Bretxan, eta bertan, XIX. mendeko sagardotegi bat berregingo da garai hartako sagardotegietako giroa eta itxura irudikatuz. Bretxako sagardotegi zaharrera gerturatzen direnek, sagardoa eta beste produktuak dastatzeko aukera izango dute eta bertsolariak, abeslariak eta bestelako emanaldiak ere izango dira. Sagardo dastatze komentatua eta bertako produktuekin egindako maridajea ere izango dira. Honetaz gain, alde zaharreko zenbait taberna eta jatetxeren artean bakailao pintxoa txapelketa ospatuko da. Honakoa da aurreikusitako egitaraua: Abenduak 27: 18:00: Inaugurazioa. Sagardotegi zaharra zabalduko da. Euskal musika eta bertso jarriak. Bola eta toka jendearentzat. Abenduak 28: 11:30-14:00etara eta 18:00-21:00etara: Sagardotegi zaharra zabalduko da. Euskal musika eta bertso jarriak. Bola eta toka jendearentzat. 19:00: Bertso saioa. Abenduak 29: 11:00-12:30: Sagardo dastatze gidatua: maridajea sagardoarekin. 12:30-14:00: Sagardotegi zaharra zabalduko da. Bola tiraldi ofiziala. Izen-emateak 10:00-11:00etara. Iturria: Gipuzkoako Sagardogileen Elkartea