Sagardoaren lurraldea

Cuatro días de fiesta en Erbogia con los niños, la sidra, la prueba de bueyes y el cros como protagonistas

Descripción

Eventos / Sagardo Eguna / Ergobian / II. Concurso de Sidra / Fiestas de Ergobia / programa / deporte rural / prueba de caballos / prueba de bueyes / Cross popular / 20 sidreros participantes

programa evento ergobia deportes rurales prueba de bueyes concurso sagardo egunak

Ficha

  • Fuente: Urumeako Kronika
  • Fecha: 2013-08-23
  • Clasificación: 5.2. Días de la sidra
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-004141

Texto completo

Festak gaur hasiko dira, 17:00etan, auzoko elkarte gosetienak botako duen txupinazoarekin. Astelehena bitartean izango dute Ergobiko bizilagunek eta gerturatu nahi duten guztiek, disfrutatzeko aukera. ergobiko festek badute berezitasun bat: egun guztiek dutela izaera, desberdin egiten duten zerbait. gaur arratsaldean hasiko dira, 17:00etan ergobiko ereserkia abestuz, txalapartaren doinuek lagunduta; bertan izango dira gainera, aska, ondasun kaxa eta kupela. txupinazoa berriz, auzoko elkarte gosetienak botako du, eta handik aurrera, astelehena bitartean izango da festa giroan murgiltzeko aukera. umeen eguna, gaurkoa umeak izango dira protagonista festetako aurreneko egun honetan. txupinazoa lehertu bezain pronto, 17:30ak aldera, puzgarriz beteko dute plaza txikientzat. bestelako jolasak eta opariak ere, ez dira faltako. eta iluntzean, txokolatea eta txurroak izango dituzte aukeran, sabela bete-bete egiteko. helduentzako festa hasiko da segidan: 20:00etan asteleheneko idi demarako zaldi eta idiak pisatuko dituzte. ondoren, oilasko jatean elkartuko dira auzotarrak. eta gauerdirako gizon proba antolatu dute: auzoko mutil taldea orioko heldu taldearen kontra ariko da. 900 kiloko harriarekin izango dute lehia eta helburua, zeinek plaza gehiago egin. festak goizeko ordu txikiak arte izango du segida, dj bullek jarritako musikak lagunduta. herri krosa eta beste hainbat ekitaldi, bihar jendetza erakartzen du urtero ergobiko herri krosak. bihar jokatuko da, goizeko 10:30etan, vigarren edizioa. izena aldez aurretik eman ez dutenek irteeran bertan izango dute aukera, 08:30etatik 09:30etara. txipak ere, ordu berean banatuko dituzte. eguneko beste ekitaldiekin jarraituta, 12:00etan antzinako gizakiek sua eta ehiza nola egiten zuten erakutsiko dute. ondoren, bazkaltzera elkartuko dira, bixente soinujolearen erritmora. arratsaldean umeentzako kantu eta jolasak antolatu dituzte, urtxintxako kideekin. gauerdirako ordu erdiren faltan zezen suzkoak mugiaraziko ditu bertaratutakoak. eta festarekin jarraitu nahi duenak, musika sagardoa protagonista, etzi goizeko 11:00etan auzoko hildakoen aldeko mezarekin hasiko dute eguna ergobiko bizilagunek. baina eguna bera, bi ekitaldik markatuko dute: 11:30etan, 52garren sagardo lehiaketa antolatu dute; 20 sagardogileren sagardoak izango dira aukeran, eta edonork parte hartu ahal izango du lehiaketan, baldintza bakarra, sagardoa gogoko izatea. eta bestea, 18:00etan hasiko den harri jasotze erakustaldia. harri txikien harrijasotzaile onenak izango dira aurrez aurre, 104 kiloko harri baldarrarekin: izeta ii, irigoien, izeta i, ostolaza, izeta iii, telleria eta izeta iv. kostilla entsaladarekin izango da afaltzeko, 21:00etatik aurrera, plazan. eta ondoren, zaldi proba: hernaniko imanol paollaren zaldia eta asteasuko jose antonio arrutirena, zein baino zein, 900 kiloko harriarekin. idi dema, astelehenean astelehenean, festetako azken egunean, ergobira jende gehien erakartzen duen idi dema jokatuko da. aurten bi txandatan, goiz eta arratsalde. telleria, matxain, izeta eta arzadunen idiekin izango da dema; birena 12:00etan eta beste biena 18:00etan. tartean bazkaltzera elkartuko dira guztiak, 14:30etan. eta arratsaldeko saioaren aurretik txarangak girotuko du plaza. eguna eta festak bukatzeko eragin stacek lagunduta, auzotar guztiek parte hartuko duten ikuskizuna antolatu dute. gaur, umeen eguna 17:00, festen hasiera, ergobiko ereserkia abestuz. txupinazoa auzoko elkarte gosetienaren eskutik. 17:30, ume jolasak. 19:00, txokolate eta txurroak haurrentzako. 20:00, demetan parte hartuko duten idi eta zaldien pisaketa 21:30, oilasko jatea 23:30, zezen suzkoa 00:00, gizon proba. auzoko mutil taldea orioko heldu taldearen kontra. 900 kiloko harriarekin, 20 minutuan zeinek plaza gehiago egin. 01:30, dj bullekin musika bihar, herri krosa 10:30, vi kross herrikoia (xi bernardo arzallusen oroimena) 12:00, antzinako gizakien bizimodu erakustaldia. sua eta ehiza nola egiten zuten erakutsiko dute. 14:30, bazkari herrikoia. bixente soinujolea. 19:00, haurrentzako kantu eta jolasak plazan, urtxintxarekin. 23:30, zezen suzkoa plazan 00:00, musika jaialdia danba taldearen eskutik. igandea, sagardo eguna 11:00, meza nagusia astigarragako elizan, auzoko hildakoen oroimenez. 11:30, lii sagardo lehiaketa. 18:00, herri kirolak. harri txikien harrijasotzaile onenen arteko txapelketa. 21:00, afaria plazako karpan. kostilla entsaladarekin. 23:30, zaldi proba paolla eta arrutiren artean. astelehena, idi dema 12:00, xlix gran premio ergobia idi proba. telleria, matxain, izeta eta arzadun. lehenengo txandan, bi partehartzaile izango dira. 14:30, bazkari ofiziala. 17:00, txaranga, plazan 18:00, idi proben bigarren txanda 00:00, auzotarren ikuskizun paregabea, jaiei amaiera emateko.