Sagardoaren lurraldea

Todo preparado en el barrio del Puerto para fiesta de San Juan txiki

Descripción

Eventos / Fiestas de San Juan txiki / barrio del Puerto / programa / degustación y concurso de sidra

ocio hernani fiestas portu auzoa sidra

Ficha

  • Fuente: Urumeako Kronika
  • Fecha: 2013-08-20
  • Clasificación: 5.8. Otros
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-004139

Texto completo

Bi nobedade izango dira aurtengo festetan: kantu saioa larunbatean Kalez Kale Kantariko kideekin eta zaldi dema Paolla eta Azkonobietaren artean, igandean. Festak ostiralean hasiko dira, 12:00etan botako duten txupinazoarekin. abuztuko azken asteburua berezia izaten da portu auzoan, san joan txiki jaiak ospatzeko hitzordua izaten baitute auzotarrek. ostiralean hasiko dira eta igandera bitartean, denentzako moduko egitaraua antolatu dute. aurten gainera, bi nobedaderekin: kalez kale kantarikoekin kantu saioa eta zaldi dema. ume jokoak eta sardin jatea, ostiralean umeentzako ekintzak antolatu dituzte, batez ere, aurreneko egunean. festen hasierako suziriak eztanda egin aurretik, marrazki eta pintura lehiaketa antolatu dute; eta umeen parkina ere zabalik egongo da, puzgarri, ohe elastiko eta bestelakoekin. arratsaldean ere, parkinaz gain, jokoak izango dituzte, ondo pasatzeko: zaku karrera, lokotxak... helduek ere izango dute festarako lekua ostiralean: lorontzi lehiaketa, sardin jatea eta kontzertuak antolatu dituzte. asto karrera, kantaldia, pailazoak... larunbatean larunbata izango da festetako egun nagusietako bat. asto karrera antolatu dute arratsaldean, portuko festetako identitate bihurtu den ekitaldietako bat. eta gauean, aurtengo nobedadeetako bat: kalez kale kantariko kideekin kantu saioa; afalostean egingo dute eta letrak pantaila haundi batean jarriko dituzte. sagardo dastaketa eta dema, igandeko plana festetako azkeneko eguna izango bada ere, igandea ere ekitaldiz gainezka dator. eguerdian tradizioa bihurtu den sagardo lehiaketa antolatu dute. eta arratsaldean, aurtengo beste nobedadea: zaldi dema paolla eta azkonobietaren artean. abuztuak 23, ostirala 10:00, marrazki eta pintura lehiaketa. 11:00-13:30, haurren parkinga: puzgarriak, ohe elastikoak, parke txikia eta olla. 12:00, jaien hasiera suziriaren jaurtiketarekin. aldi berean, buruhaundi eta txistularien irteera auzoko txoko guztietan alaitasuna zabalduz. 13:00, auzoko gazteek egindako marrazkien erakusketa 16:00-19:00, haurren parkinga 17:00, haur jolasak: zaku karrerak, aulki jokoa, lokotxak, ura eta irinaren jokoa, etab. 18:00, lorontzi lehiaketa 20:30, xxiii. sardin jate herrikoia. 23:00, kontzertu ikaragarria: the zepo. bh roja eta despervicio. abuztuak 24, larunbata 08:00, egunsentia, suzirien jaurtiketarekin. 08:30, baratxuri zopa goiztiarrentzat. 11:30, haur jokoak: zaku karrerak, aulki jokoa, lokotxak, ura eta irinaren jokoa, etab. 13:00, zinta lasterketa izugarrizko opariekin. jarraian, tiro karabina txapelketa. 16:00, mus txapelketa shangai tabernan. ordu berean, esku lanak 18:00, lxii. asto lasterketa. 19:00, patxin eta potxin pailazoen ikuskizuna . jarraian, denak afaltzera, gauerako indarrak hartzeko. 00:00, kalez kale kantarikoekin euskal kantaldi herrikoia. ondoren, dantzaldia laiotzekin. abuztuak 25, igandea 08:00, egunsentia, suzirien jaurtiketarekin. 09:30, diana txistulariekin. 11:00, pelota partidu interesgarria: paul ojuel eñaut esnaolaren kontra. 12:00, meza auzoko hildakoen alde. 12:00, hernaniko bertso eskolako bertsolarien saioa. 12:30, sagardo lehiaketa. itxaso, maialen eta uxue trikitilariek alaituta. sagardotegi partehartzaileak: altzueta, oialume-zar, olaizola, eula, akarregi, alberro, elorrabi, iparragirre, artola, itsasburu, otsua-enea eta rufino. 13:00, xxxix. toka eta bote txapelketa. 14:30, bazkaria. 18:00, ainara dantza eskola eta dilshad dantza taldearen eskutik batuka, funky eta danza del vientre erakustaldia. 19:00, zaldi dema hernaniko imanol paollaren zaldia, eta urnietako azkonobieta baserriko zaldiaren kontra, 800kiloko harriarekin. jarraian, laket taldearen dantzaldia. 00:00, jaien amaiera laket taldearekin. zezen suzkoa. azken traka.